inprimatu
Paristar baten kantuak
Izenburua:
Paristar baten kantuak
Sinadura:
H.P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H.P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
623.zk.
Orrialdea:
4

Paristar baten kantuak

 

H.P.

 

 1

 

 Mundurat sortzean zer gauza baliosa

 Gutiz gehienentza

 Aitamen laguntza!...

 Dohań hori ez da ez izatu enetza:

 Mundura jin orduko, oi hau da zorte beltza!

 Nintzen ume churtcha,

 Gaicho malurusa...

 

 2

 

 Sortu bezen laster, utzi naute bakarrik

 Ez nuen burasorik,

 Bertze haurbiderik...

 Enetza ez baitzuten egin chehaskarik,

 Mundu zabal guzian etziteken bertzerik,

 Ni bezen tristerik,

 Malurusagorik.

 

 3

 

 Abandonatua utzi naute Parisen:

 Nigarrez ari nintzen,

 Hunkigarri baitzen...

 Uruski bethi norbeit baita urrikaltzen,

 Etche haundi baterat hola dituzte biltzen,

 Bai eta artatzen,

 Ongi sokorritzen...

 

 4

 

 Sala hortan ginen bai gaitzeko andana;

 Denek kantu berdina,

 Eskas baitzen ama:

 Jendea izanike nahi bezen ona,

 Tratamendua ez da ez sekulan bardina,

 Han gochoki ina,

 Nola amarena!

 

 5

 

 Munduko egunak denak pasatzen dira:

 Hala gaude ardura

 Obien begira:

 Penen ondotik baita etortzen plazera,

 Zorteak igorri nau ni eskual-herrira,

 Herri charmantera,

 Famila onera...

 

 6

 

 Eskual herriak baditu jende onak;

 Ahantzi ditut penak

 Sortzean ukanak;

 Hor atcheman nituen bertze aita amak,

 Hoiek eman nauzkite nik behar nituenak,

 Arta oberenak

 Hor ditut izanak.

 

 7

 

 Lur onean bethi muzkin ederra eldu:

 Ongi naute artatu,

 Hola naiz handitu.

 Hazi nauten tokian bethikotz laketu,

 Eskualdunen artean eskualdun bilakatu,

 Eskualdun agertu,

 Bihotzez maitatu!

 

 8

 

 Guziak bezala izatua naiz gazte

 Libertitzea maite,

 Bestan artzen parte.

 Jainkoari eskerrak kantatzen dut aise,

 Gostuko konpainian ni ariko naiz luze:

 Erretira arte

 Ichilik ez nauke!

 

 9

 

 Gizon izaiteko jarri naiz familian,

 Hazi nauten tokian

 Leku airosian.

 Ume churtcha bat artu laguntzat mundian;

 Zazpi seme alaba baditugu etchian

 Bizi ga gustian,

 Osasun onian.

 

 10

 

 Ner bizi moldea pertsutan dut emana;

 Ez da malurusena

 Kantuz ari dena.

 Munduan bekatua aise da egina

 Bertzien jujatzea da Jainkoaren lana,

 Nor den obenduna,

 Gaizki arizana.

 

 11

 

 Mundu huntan penak ez dire oraikoak;

 Izan tu ondokoak

 Lehen bekatuak.

 Denek egiten tugu gure gisakoak;

 Bethikotz ifernura gare kondenatuak,

 Ez baitu Jainkoak

 Denak barkatuak.

 

 12

 

 Astetik jendea hola da izatua,

 Plazerraren hauzua

 Baita irrichkua.

 Pena hoi aita amer nik dut barkatua;

 Jesusek ere hola bere gain du artua

 Ongi pairatua,

 Gure bekatua.

 

 13

 

 Hamahiru pertsu hemen ditut ezarri

 Etzaiteztela harri,

 Kantuz banaiz ari.

 Famila ederrean badut osagarri

 Zahartze urusa ere esperantza dut sarri:

 Ez naiz urrikari

 Eskerrak Jaunari!


inprimatu