inprimatu
Pelloren auhenat
Izenburua:
Pelloren auhenat
Sinadura:
H.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
587.zk.
Orrialdea:
4

Pelloren ahuenak

 

 1

 

 Pello deitzen naiz eta, loturik lurrari,

 Ahal bezala bizi artzain-laborari:

 Soldadogo ta zerga jalgi-eta fin,

 Frantziak ez daut uzten deus ere ordari.

 

 2

 

 Ezin biziak haurrak derauzki ebatsi;

 Etchetikan norapait joan zaizkit ihesi:

 Madalen hirian dut, bihotza zait hautsi,

 Jakinik zorigaitzez noraino den jautsi.

 

 3

 

 Mañech Ameriketan gogoa ilhunik,

 Zonbait sos egiteko airekoan joanik:

 Etsitua omen da, ez dela deus onik,

 Hobeko lukeela fin gaichto eginik.

 

 4

 

 Domingo Algerian etsaien meneko,

 Ez jakin norendako ez eta zendako:

 Hemen bazen aski lan segur harendako,

 Sobera denaz geroz aita-amendako!

 

 5

 

 Nola nihaur ez kecha naizen estatuan,

 Itachurak etchean eta gorputzean?

 Lurrak landu gabeak langile gabean?

 Emaztea nigarrez umeak gogoan?

 

 6

 

 Aitaso, hil orduan, baitzinaukun erran:

 «Haurrak, atchik Hagoa, bere hazkarrean»,

 Zer diozu zerutik, orai ikustean

 Hagoa gurekilan leher-irriskuan?

 

 7

 

 Uste gabean boz bat zerutikan jautsi:

 Ago ichilik, Pello! zion ihardetsi,

 Burua nigarrari aise zaiok nausi,

 Emak buruz lanari, sekulan ez etsi!

 

 8

 

 Bilzkik haurrak etcherat, egin lur berriak,

 Har tresna hoberenak, har hazi garbiak,

 Ez aphal buru hori, erna hor guziak:

 Hagoa berriz ere salbatzerat ziak!


inprimatu