inprimatu
Emmaus 1965
Izenburua:
Emmaus 1965
Sinadura:
H.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
768.zk.
Orrialdea:
4

Emmaus 1965

 

H.C.

 

 1

 

 O Jesus, zaude gurekin, gaua gainean dugu!

 Nola ezagut munduan uda den ala negu?

 Gure biziak nun duke argi eta sosegu?

 Bide beltzetan zaurturik gogo-bihotzak maingu...

 

 Zaude eta zain gaitzagu...

 

 2

 

 Mendebal hedoi gorria nola ez zaiku histen,

 Ilunbeak hauts-uritan doluz bezala jausten:

 Zure hitzek beroturik hain kartsu baiginauzten,

 Orai hotzak hartu gaitu, ari gaitu ez-deusten.

 

 Zaude eta zain gaitzagu...

 

 3

 

 Bidetan gabiltza beti konprenitu beharrez

 Zer duen zure Elizak mendez-mende nigarrez,

 Ondotik duen Debrua garhait ez dezakenez

 Zerua haren alde den azkenean bai al'ez

 

 Zaude eta zain gaitzagu...

 

 4

 

 Jauna, seme ahulari barka memento txarra:

 Ni ere dudak bildu nau bere sare gaixtora.

 Bainan elizan Ostia jin-eta ni baitara,

 Ezagutu zaitut, Jesus, zeru-lurren izarra!


inprimatu