inprimatu
Despegida
Izenburua:
Despegida
Sinadura:
H., J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H., J.-P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
4

Despegida

 

H., J.-P.

 

 1

 

 Hi hunat berriz ere? Hauxe duk kopeta!

 Ehuen egin behar egungo bisita,

 Herria etxez-etxe iraulkatu eta,

 Ni ez aski izanez, emaztegai-keta!

 Bilatu eta aurkitu

 Omen duk andre pollita ;

 Diru zarbait ere baitu,

 Ez otoi nitaz inketa!

 

 2

 

 Uste nian hintzela leial eta zuzen;

 Enekin bizitzea huela pentsatzen:

 Nik hi maite hintudan, izan eta izen:

 Enian asmatuko nolakoa hintzen:

 Moltsa gizendu beharrez

 Amodio-hiltzalea,

 Bai eta urgulu hutsez

 Ohore-bilazailea!

 

 3

 

 Hail, hail, gaixo maitea, hire panparekin

 Desir dauiat zorion, sosegu, atsegin.

 Ahatz egun onetan, gaixtoetan berdin,

 Bertze batez hintzela agradatu behin.

 Eta utz ni ene gisa

 joanarekin ametsetan;

 bizi baten alarguntsa,

 harendako othoitzetan!


inprimatu