inprimatu
Gose eta egarri ezkontzerakoan
Izenburua:
Gose eta egarri ezkontzerakoan
Sinadura:
H., J.-M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
H., J.-M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
849.zk.
Orrialdea:
4

Gose eta egarri ezkontzerakoan

 

H., J.-M.

 

 1

 

 Neskatxa zoro, arin, buru gabekoa,

 Zeren gainean duzu amesten khoroa?

 Ohe bat izan gabe zohaz ezkontzerat:

 Mingarri, denean mahain huts jaterat.

 

 2

 

 Zure lagun beharrak gorputz ederra du;

 Basoa erhietan pare nihon ez du;

 Sosik gabe sakolan badabil bestetan:

 Ezkontzak othe du dirurik hazitan?

 

 3

 

 Haurrez estali eta hordia egarri,

 Ostatutan bilhatzen barneko sokhorri;

 Haurrak nigarrez eta ama gosez hila,

 Gizonak ematen jakitzat makhila.

 

 4

 

 Neskatxa diruz arin, muthila alferra,

 Ezkontzetan izaten mindegi lazkorra:

 Herria dute laster eskailez betheko;

 Haurrekin eskua berek hedatuko!

 

 5

 

 Ez dukenak bizia irabaz beretzat,

 Emazte bat har beza etxeko laguntzat;

 Baten orde sei aho izanen hazteko;

 Ezkontza orre da arthoz asetzeko!


inprimatu