Umea
Hugo, Victor
1
Ume agertzen danean
etxekoen artera,
txaloka azten gayakoz
agertuaz batera,
poz aundi dakars kulako
guztioi biotzera,
alai ta "malezi" gabe,
agertzen danean bera.
2
Gogoa daukogunean
bete beterik lañoz,
bekoki-begiak illun,
naigabe ta gorrotoz,
edozeiñeri umeak,
begirakune gozoz,
gogo, bekoki, begiak
argituten dautsoz.
3
Bedar ganean jarrita
Bagillako beroan
edo Zemendiko otzakaz
etxe barru-barruan,
guztiok goakoz eneka,
euki nairik altzoan,
nondik edo andik umea
agertuten danean
4
Bere ama dar-dar dago
(baña irri-barreka)
ikusiaz dabillela
semea txaka-txaka.
Bere aita samurkiro
semetxuari deika;
danok umeari adi,
danok pozik barreka.
5
Su ondoan alkarturik,
danok biribillean,
egoten gara berbetan
famili batzarrean.
Antxe aitatuten doguz
Jaungoiko ta gizon,
aberri ta olerkari,
baña umea ba-dator...
6
Agur, zeru ta Jaungoiko,
agur, gizon ta aberri,
agur, berbeta gozoa,
agur, olerkari!
Umea agertu data,
itxirik berbeteari,
danok goaz irribarreka
beragana arin-arin.
7
Izan be, ume maite ori,
beti argitsu dagoz,
gozotazunez beterik,
zure begi ederrok.
Eta zure eskutxu samur
eta bedeinkatuok
ez dozuz, oraiñarteño,
gaiztakeriz loitu iñoz.
8
O urrezko buru santu,
aingeru zoragarri,
loratxu eder ta lirain
guztiz maitagarri!
Ez dozu ezagutzen zuk
oindiño txarbiderik,
ez dozu oben lupetzan
iñoz zikindu oiñik.
9
Zure izkuntza polita
ondo ulertuten dogu;
irribarre gozoagaz
beti zagoz ustetsu;
edozer gauzak, oraintxe,
lilluratuten zaitu;
negarrari emonez, gero,
edozek ikeratu.
10
Zure arima gaztea
zabal-zabalik dozu;
edozeiñeri zintzo-zintzo
mosua zuk damotsezu.
Izan be, ume maite ori,
ain ederra zara zu!;
bai, gorasoen bitartez
Jaungoikoak egin zaitu.
11
O zeru lurren Egille,
gure Jaungoiko ta Jauna!
beingoan ume laztanak
garoaz, berez, Zugana.
O zeru-lurren Egille,
gure Jaun ta Jabea!
arren, entzun egigosu
gure gaurko eskaria:
Ez daigula iñoz ikusi
gure bizitzan, Jauna,
udea loratxu gorrizka
ta bedar guri baga
ez daigula, ez, ikusi
txori "abia" utsik,
erletokia erle gabe
ETXE BAT UME BARIK
|