inprimatu
Bertsulari batek kantarieri Heletara-ko deia
Izenburua:
Bertsulari batek kantarieri Heletara-ko deia
Sinadura:
Ainciart, Leon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ainciart, Leon

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
511.zk.
Orrialdea:
1

Bertsulari batek kantarieri Heletara-ko deia

 

Ainciart, Leon

 

 1

 

 Hemeretzi ehun-eta hirur hogoiean,

 Bertsularien besta maiatza hastean

 Molde ederrenean egin da Makean:

 Kantariak Heletan maiatz ondarrean.

 

 2

 

 Primaderan choriak goizetik kantari

 Maiatzeko loreak Ama Birjinari...

 Eskualdun kantariak, berdin choragarri,

 0hore egiten du Zeruko Amari.

 

 3

 

 Eskualdunen izarra dela kantaria,

 Deliberatua da Heleta herria

 Besta bat egiteko guziz berezia:

 Eskualdun kantariek dute gomitia:

 

 4

 

 Eskual-herri guziak badu entzutia

 Heleta ferientzat dela famatia:

 Baigura zolan dauka deneri begia:

 Guzientzat errech da horraino jitia.

 

 5

 

 Besta Berri ederra da bethi Heletan

 Ohidura chaharra segituz moldetan:

 Guziek hartzen dute gostu egun hartan:

 Batzarre bera daike kantarien bestan!

 

 6

 

 Eskualde orotarik jinen da kantari;

 Gomitu hoberena eiten dut orori.

 Denentzat izanen da bai «ongi-ethorri»!

 Denbora onarentzat othoitz bat Jaunari...


inprimatu