inprimatu
Bakotxa beretik
Izenburua:
Bakotxa beretik
Sinadura:
Huarte, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Huarte, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
864.zk.
Orrialdea:
4

Bakotxak beretik

 

Huarte, J.

 

 1

 

 Labeguerie, Inchauspe, Etchaluz, Etchandy,

 Komunixta bestalde, boz-biltzale handi!

 Bostak hauta gintio, zilegi baledi:

 Denek fama badute eskualdean gaindi...

 

 2

 

 Orok izana gatik jeinu eta oldar,

 Ez da bakar bat baizik izendatu behar.

 Lauek bosten artetik ez dukete bihar

 Deputatu ganbaran ipurdia nun jar!

 

 3

 

 Etchandy errienta besta muntatzeko

 Parerik ez duela dugu aitortuko.

 Ganbaran besta guti, eskolier gutixko,

 Dugan atxik Etchandy gauhauren arteko.

 

 4

 

 Etchaluz anderea, andere xarmanta,

 Irri pollit batekin ibilki boz-keta.

 Haatik, hain gazterik, Pariserat-eta,

 Lorea hits baledi, handi laike falta!

 

 5

 

 Komunixten gizona ez dut ezagutzen,

 Nahiz bere lagunek duten estimatzen.

 Esperantzarik gabe baita presentatzen,

 Bozik ez ukaitea ez zaio gaitzitzen.

 

 6

 

 Inchauspe Garaziko dugu kontseilari.

 Bai, segi dakiola kargu eder horri.

 Ez balitz deputatu hoberik ageri,

 Gogotik ginezoke boza eman hari!

 

 7

 

 Bainan deputatu bat, talenduz lehena,

 Badugu hautaturik, Labeguerie jauna.

 Bost urtez jarraituki egin dauku lana.

 Zertako utz debalde hain langile ona?

 

 8

 

 Labeguerie izan da bi urthe aprendiz.

 Deputatu-ganbaran ikasi du hainitz.

 Ofiziale oso egin zauku ariz.

 Aprendiz beharretan ez gaude iduriz!

 

 9

 

 Beraz, mediku jauna, zaude gure gizon,

 Orai arte bezala egiguzu lan on!

 Labeguerie jaunari diogu zorion,

 Haren baliokorik guti baita nehon.


inprimatu