inprimatu
Donamartiri-tik
Izenburua:
Donamartiri-tik
Sinadura:
Herritar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Herritar bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1093.zk.
Orrialdea:
6

Donamartiri-tik

 

Herritar bat

 

 1

 

 Bi bertsuren emaiten nahi nuke hasi

 Besta eder bat zinez baitugu ikusi

 Ohoreak eginik elizan Jesusi

 Oro xuritan bezti denak berdin kusi

 Eliza betea zen, etzaunkun itsusi.

 

 2

 

 Meza ondoan ginden trinketerat joan

 Kaskarot martxa dantzan baiginen sartu han

 Omor onean dugu guk edan eta jan

 Oro konda baginen ehun bat nunbeit han

 Denen xuxen kondatzen bazela segur lan.

 

 3

 

 Bazkal-denboran bazen bertsu eta haro

 Zeren baiginituen guk bapurra bero

 Jan eta behar zela kondua in gero

 Uste ginduen ukaitea zonbeit xifre lerro...

 «Jaun Merak dauzkitzue pagatuak oro!»

 

 4

 

 Gauzak hola ikusiz nola ez kontsola

 Gure herri osoa bakean dagola

 Eskual-herriak beza har etsenplu hola

 Herrarik gabe atxik eskualdun odola

 Handituz joan dadin eskualdun arbola.

 

 5

 

 Nonbre ederra ginden guk erran dezagun

 Gazten artian xaharrak etziren ezagun

 Nihaurek entzun ditut mintzatzen bi lagun

 Bakean bizitzeko behar dik fededun

 Donamartiri hau duk ororen xapeldun.

 

 6

 

 Azken bertsu bat nolaz ez dut erran behar

 Gure jaun Mera ona ez otoi barna har

 Gure esker biziak ditzazula onhar

 gertatzen bazerautzu gure bozen behar

 Zureak gare denak gazte ala zahar.


inprimatu