inprimatu
Salbadorez Eiheralarren
Izenburua:
Salbadorez Eiheralarren
Sinadura:
Heletatik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Heletatik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1139.zk.
Orrialdea:
5

Salbadorez Eiheralarren

 

Heletatik

 

 1

 

 Udabierrian bazter orotan bada xori eta lore

 Horiekilan baserria da airos ta badu omore

 Garazi hortan Eiheralarrek izana baitu fagore

 Aipatuko dut nola iragan duen kantuz salbatore.

 

 2

 

 Semen kantuz ari delarik trixte ote dago ama

 Kantuak emaiten dion poza zuk ez dezakezu asma

 Kantari berri haundi batzuek izanikan ere fama

 Ez nuen uste hoinbertzedino herri alde zaizken berma.

 

 3

 

 Nere bihotza xoratua zen kantu ta soinuez gaindi

 Atsegin goxo eztiagorik ezin baititake seindi

 Geroan ere ibiliko naiz kantu bila mendiz-mendi

 Dakitalarik nun ote diren Larralde ta Etxamendi.

 

 4

 

 Eskual kantari berriekilan iragan aratsalde on

 Donostiako Bakartxo harek ekarri dauku zorion

 Hura bezala Labeguerie-ren seme bizi dena Kanbon

 Horiekilan luzekiago ere ginitazke egon.

 

 5

 

 Telebixtari so daude batzu dela Footbol edo Rugbi

 Ihiztariak maite urtxoak eta hiltzen zonbeit erbi

 Bertze batzuek ostatuetan edan drago bat edo bi

 Nik aise nahiago dut entzun eskual kantutan Oskarbi

 

 6

 

 Jaun Andereño gaztcño batzu ahal baditut aipatzen

 Goresmenak bai hartze dituzte ederki dute kantatzen

 Xuberotarrek bezain garbiki dutela xaramelatzen

 Etchepare deitzen dirade eta bizi Arberatzen.

 

 7

 

 Bi bertsulari gazte baziren ibilki bertsuen bila

 Batek Irigaray du deitura Arrosa hortan dabila

 Bertzea aldiz Arrossagaray ez dago ixil ixila

 Ez da bertsutan nehoiz galduko Garazi eta Aintzila.

 

 8

 

 Aratsaldea kantu ta bertsu lorietan ginen oro

 Gisa hortako pesta goxoendako baita beti aro

 Aratsean berriz biltzeko bazen ilar ta zikiro

 Eiheralarreri juntaturik bai Aintzila eta Zaro.

 

 9

 

 Bertsu ta kantu zer eskual pesta sanoak eta ederrak

 Pesta horien moldatzaileek hartze dituzte eskerrak

 Damu haundi da egun horiek bekan dire ta laburrak

 Noiz berriz bilduko gaitu Eiheralarreko lurrak.

 

 10

 

 Salbatorek daut bihotza bete gogoa ez hutsik utzi

 Barkatu hemen aipatu gabean norbeit badut ahantzi

 Bertze bat arte Eiheralarre bai eta ere Garazi

 Ez adiorik bainan guzier bihotz erditik goraintzi.


inprimatu