inprimatu
Soldadoaren bizi-moldeaz
Izenburua:
Soldadoaren bizi-moldeaz
Sinadura:
Heletarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Heletarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
691.zk.
Orrialdea:
3

Soldadoaren bizi-moldeaz

 

Heletarra

 

 1

 

 Soldadoaren bizia nahiz zuer kondatu,

 Pertsu hauk hortako ditut bazkal-eta moldatu.

 Lau lehen hilabetheak aise ditugu pastu,

 Fitsik egin gabetarik ara kasik alfertu:

 Halere hemendik landa behar lanari lotu!

 

 2

 

 Algeriako guduak fini-ta zer plazerra!

 Nahiz hemen egoiteaz nehor ez alegera!

 Alta ba bake-denboran gure griņak zer dira?

 Gauza guti egoitea gau beltzari begira:

 Guardia enoagarri, bainan nun da lanjera?

 

 3

 

 Denbora galtzea dela dugu denek pentsatzen;

 Hortako segur dukete zerbitzua laburtzen.

 Hunat orduko killari deika gitzaizko lotzen.

 Ikusiz lagun zaharrak etxe-alde partitzen,

 Segur ez zaiku kafarra hain errexki ttipitzen.

 

 4

 

 Hobe dugu gogo onez soldado egoitia:

 Guretzat ere jinen da partitzeko aldia.

 Orduan pena dukegu adixkiden uztia,

 Bainan kontent sor-lekurat osorik itzultzia,

 Ranpilatzeko ez jinik bihi bati ideia!


inprimatu