inprimatu
Parezkakoak
Izenburua:
Parezkakoak
Sinadura:
Heleta, J.-P.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Heleta, J.-P.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2037.zk.
Orrialdea:
3

Parezkakoak

 

Heleta, J.-P.M.

 

 1

 

 Laurogoi eta hamar huntako urtarril hamargarrena

 Bordagaraiko etxearentzat zen egunik ederrena

 Bi seme betan munduratzea, hain bekan gertatzen dena

 Lehen lehenik ait'et'ameri doa nere goresmena.

 

 2

 

 Orai atitatxi ta amatxiri hasi behar dut kantari

 Zuentzat ere berri on hori ditaike atsegingarri

 Zuen etxeko etorkizuna lore berritzen da ari

 Zueri ere mila zorion Bordaiko Martin ta Mari.

 

 3

 

 Beste bertsu hau zuendako da Jean Pier'ta Bernadeta

 Hainbertze etxe galtzerat doa karlosen esku daude-ta

 Alaba eta bi semerekin etxea galtzerik ez da

 Zuek bezala maita bitzate Bordaia eta Heleta.

 

 4

 

 Zuen ezteiak aspaldi ziren, zonbat urte da pasatu

 Orduan zuer nik kanta zerbait norbaitek daut gogoratu

 Erran nuela "parezkakoak" ahal zirela gertatu...

 Ez naiz orroitzen hoi kantaturik, egia bada: barkatu.


inprimatu