inprimatu
Astronotak
Izenburua:
Astronotak
Sinadura:
Hegoburu, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hegoburu, Joanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
1

Astronotak

 

Hegoburu, Joanes

 

 1

 

 Itzuli eta itzuli bi ruso astronota

 Zeruan ibili dira bi zirtek igorri-ta.

 Etchen piztu dutalarik gau batez telebichta,

 Popovich-ek keinuņo bat ez dauta eni bota?

 

 2

 

 Leihochka hertsi batean arpegi bat ageri,

 Hain goratik beldurtua ez baitzuen iduri.

 Halere baso arnoa nik altchatzean hari,

 Ez daut bere kaiolatik egin balere irri!

 

 3

 

 Ez da guti espantitu gu ikustearekin,

 Aita-amak mahainean gure zazpi haurrekin...

 Nork daki ez diogunetz pena izpi bat egin,

 Berak utzi etchekoak gogoratzearekin?

 

 4

 

 Edo bertzenaz zitzaion barrandan egon behar,

 Burtzoro galgarri batek ez zezan bet-betan har.

 Elitake mirakulu, izanik ere ozar!

 Teilatutik beretik so, enaiteke ni azkar!


inprimatu