inprimatu
Ni eta zu = gu
Izenburua:
Ni eta zu = gu
Sinadura:
Hazparne, C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hazparne, C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1727.zk.
Orrialdea:
5

Ni eta zu = gu

 

Hazparne, C.

 

 1

 

 Gure bihotzen indar irria

 Zuekin naizela gosaria

 Ile hur edo sudur gorria

 Zu gabe naiz ni eria.

 

 2

 

 Sentimenduen indarkeria

 Gorputz guzien harria

 Oihu bat duk nik haragia

 Zertako joka azeria.

 

 3

 

 Neretzat zira baserria

 Loreen artean loria

 Gure gogoen amenskeria

 Ederra zira, bai, Maria.

 

 4

 

 Nere bihotzaren urrakoa

 Ez da bakarrik minbera

 Hori dut egiazko bozkarioa

 Bainan zu hor baitzira.

 

 5

 

 Errea nau zure gorputzak

 Zu zira nere supazterra

 Burua galdua nabila

 Zuri buruz naiz behartua.

 

 6

 

 Herabe naiz zure edertasunaren aintzinean

 Nahi ukan zaitut preso hartu kaiola batean

 Neretzat bakarrik zaitudan nahi hor nere begitartean

 Bainan zu airatu zira ohartu gabe askatasunean.

 

 7

 

 Heldu zaukularik udaberria

 Loreak idekitzen direnean

 Zuhaitzak begiz argitzean

 Zuri dut pentsatzen, emaztekia.

 

 8

 

 Zuri begi bixiek naute lilluratu

 Iduri dutela izan xuri zeru garbian

 Erran dautazu, nere irrittoak zaltuela xoratu

 Bizi guzla zinuela iguzkian.

 

 9

 

 Emazte, galdatu daukute zutaz bertsutzea

 Nik diot: Nork dezake zuek baino hobeki

 Euskadiko neska emazte har zuen arkatza

 Eta idatz zuen pentsaketak, azkarki.


inprimatu