inprimatu
Hazparneko bozak
Izenburua:
Hazparneko bozak
Sinadura:
Hazpandarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hazpandarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
770.zk.
Orrialdea:
2

Hazparneko bozak

 

Hazpandarra

 

 1

 

 Hazparneko herrian kontent da jendia,

 Bozetan irabazi dutela auzia:

 Kontrariua zuten koleran jarria,

 Gezur ainhitz khondatuz ustez zen egia!

 

 2

 

 Aspaldi huntan ez naiz arizan bersutan

 Okhasione ederrik ez bainuen bichtan:

 Gaitza gertatu zauku aurthengo bozetan,

 Espagnolak gelditu muga chaharretan.

 

 3

 

 Eskual herrian aise mintzo da jendia,

 Oraino ez baitute denek sinhetsia:

 Zombaitek ez badute dena ihetsia,

 Arnoa utzi eta edan ur garbia.

 

 4

 

 Zer kontseilu ederra, hoberik ez daite!

 Hogoi eta bat gizon eta bi emazte!

 Horiek elgarrekin lana in diote.

 Kapable ikhusirik hautatu dituzte.

 

 5

 

 Jaun Merarentzat baitut lau lerro oraino:

 Hazpandarrentzat ez da hoberik zu baino.

 Lagun onekin hola segitzen zireno,

 Ordainik ez da jinen zuk utzi artino.

 

 6

 

 Sei bertsu hotan baita ainhitz gauzy barne,

 Denek atchik zaitzue beharriak erne:

 Gaizki mintzatu banaiz bekhatua ene.

 Nahi bainuke gora ikhusi Hazparne!


inprimatu