inprimatu
Primadera bihotzetan
Izenburua:
Primadera bihotzetan
Sinadura:
Harrizko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harrizko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
302.zk.
Orrialdea:
3

Primadera bihotzetan...

 

Harrizko

 

 1

 

 Primadera dugu orai mundu guzian;

 Hunek emaiten daut loria bihotzian...

 Iguzki denian

 Zeru urdinian,

 Zer akgrantzian!

 Choriak airian,

 Loreak lurrian,

 Zerurat othoitzian!

 

 2

 

 Landetan hari da orai laboraria.

 Ontuz eta lantuz egin du lur guria.

 Botatuz hazia

 Eta izerdia,

 Galdatzen grazia:

 Lanaren saria,

 Bai uzta berria

 Izan dadin nasaia!

 

 4

 

 Lur guziak ditu, arropak jauntzi berde...

 Trichteen ondotik, esperantza kolore...

 Alegera dire,

 Chori eta lore;

 Halaber ni ere...

 Nolaz egon trichte?

 Jainkoak nau maite!

 Orai-ta bethiere!

 

 5

 

 Ororen gainetik oi, lore ederrena!

 Bihotza zabalik dago Ama Birjina!

 Gure Ama ona,

 Othoitz Seme Jauna,

 Hel gaiten zu gana!

 Zuk, garbitasuna

 Maitatu duzuna

 Beira gaztetasuna!


inprimatu