inprimatu
Lapurtar gazteak Loyolan
Izenburua:
Lapurtar gazteak Loyolan
Sinadura:
Harrizko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harrizko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
321.zk.
Orrialdea:
4

Lapurtar gazteak Loyolan

 

Harrizko

 

 1

 

 Oi, zer egun gochoa dugun guk pasatu

 Joan den igande hortan gare promenatu.

 Mugaren bertzaldean Espaņian sartu

 Choko zinez pollita, Loyolan izatu.

 

 2

 

 Argitu baino lehen ginen partituak,

 Han heltzean halere hameka arduak.

 Kanpoan jende hainitz ziren han bilduak,

 Elizan sartu eta zauden, choratuak.

 

 3

 

 Meza saindua zuen Narbaitz jaun aphezak,

 Zer kantuak zituen aditu elizak,

 Eta zer kharrarekin, Charritton-en botzak

 Inaciori buruz altchatzen bihotzak.

 

 4

 

 Gero hango gazteak, gure fagoretan,

 Zango besoak lichto dantza jauzietan.

 Bada usaia hori gure herrietan;

 Berdin Eskualdun ere dira alde hartan.

 

 5

 

 Ez nahi bezen laster ginenean jarri...

 Oro arrazoinekin gose-ta egarri,

 Halere nahiago churi baino gorri!

 Elgarrekin gogotik egiteko irri!

 

 6

 

 Zalu bisitaturik sainduain etchea,

 Azpeitia-ko eliza ta errabotea,

 Gero errezebitu, azkarrik chedea

 Eskual batasuneko gazten seinalea,

 

 7

 

 Eskualduner dezazun athea ideki!

 Konbertitu ondoan bizitu deboki,

 Orai entzun zerutik, gu oihuz kartsuki!

 Eskualduner dezagun athea ideki!


inprimatu