inprimatu
Bizi airoski!
Izenburua:
Bizi airoski!
Sinadura:
Harrizko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harrizko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
316.zk.
Orrialdea:
2

Bizi airoski!

 

Harrizko

 

 1

 

 Nahiz ikasi pertsutan,

 Entseiatu naiz frangotan.

 Maite dut hariz lanetan

 Kantuz hartzea goizetan.

 Orduan dira jostetan,

 Egiten lanak airetan!

 

 2

 

 Bethi dagonak trichterik,

 Ez du deustako gusturik

 Ez banu maite kanturik,

 Eta egiten irririk,

 Oi, ez nuke nik segurik

 Ainitz demboren bizirik!...

 

 3

 

 Behar da jakin jostatzen,

 Hasten bagira lotsatzen.

 Nola baigare mintzatzen,

 Ikas eskuaraz kantatzen.

 Has gaiten ere dantzatzen!

 Hala gare libertitzen!...

 

 4

 

 Jainkoak ditu dohatu,

 Orai direnak famatu.

 Berak baititu hautatu,

 Pertsutan ditu argitu.

 Pochi bat bainau prestatu,

 Nahi nuke baliatu!

 

 5

 

 Pertsu horiek emanik,

 Gelditu behar jadanik!

 Ez baita heldu bertzerik,

 Bederen arras segurik...

 Ez dut utziko egunik,

 Kantatu gabe pertsurik!

 

 6

 

 Egun bainaiz alegera,

 Gogotik noha lanera...

 Aita ez dadien kolera,

 Goazen laster irauldera!

 Zer dut holako loria?

 Biba! ene omoria!!! Jau!


inprimatu