Txakurra mintzo
Aierbe, Joxe
Ondo pentsaten jartzen ba gera
zer da gure izakera,
kulpa aundirik gabe gorriak
ikusteko jaio gera.
Orain edonor mintza daiteke,
orra etorri aukera,
zuek bezela naiz ez itzegin
badegu gure izkera.
Txakur jaioak gera ta ala
izanez nai degu bizi,
begien bixtan, ordea, askok
eziņ gaituzte ikusi.
Atzekaldetik egiten degun
ori ain zaie itxusi,
baiņa egin gabe egoten iņork
oraindik eztu ikasi.
Ain da gauz zaharra horrela
egin oi da orain arte,
utsa litzake gaņontzekoak
deus egingo ezpalute:
Aurrera ere, pilla galantak,
egiten jarraiko dute
atzeko ate itxusi ori
baldin ixten ezpadute!
Jabeak: kontuz orrelakorik
ez gero egin etxean,
itxogiteko astia nola
izan kaleratutzean.
Etxean uzten ezpadigute
egin-naia etortzean,
kale guztiak zikindu behear
irtenaldi bakoitzean.
Kalte haundia egingo degu
horrela kastigatzeko?
Arrazoi ori nahikoa al da
neurri oiek artzeko?
Zergatik ezin izan daitezke
beste guztien antzeko?
Hainbeste beldur al daukazute
zapatillak zikintzeko?
Estu ta larri ari zerala
norbait etorriko zaizu
zer ari zeran galdetu gabe
ostikoz egingo dizu.
Bearrezko ta atsegin dana
egiterik ezpadezu,
beste gauzarik geientsuenak
alper-alperrik dituzu.
Badakigu, bai, bearrak asko
erakutsi izan dula,
eta guk ere, berari esker,
zerbait ikasi dugula.
Baiņa ezkendun uste ontara
iritxitzerik sekula:
gure bearrak,guk egitera
ortzak bixtan ditugula!
Motiborikan,aski ba degu
aserrea agertzeko,
eta agiņak erakutsiz
eskarmentua sartzeko
Ez dezala iņork tentaziorik
izan ostikoz jotzeko,
eta alakorik balu aurretik
iru aldiz pentsatzeko.
Askok eduki nai gaitu beti
etxean katez lotuta,
ondasun denak egon ditezen
ahal dan ondoen zainduta.
Orain artean ala egiten,
zaudete gaizki oituta,
gauzak aldatu ezean galdu
liteke gure konduta.
Ala ta guztiz denak berdiņak
diranik ezazu uste,
alde daudenak izango dira
aurka daudenak hainbeste.
Danetik dago: ezkon, ezkongai,
senarra eta emazte,
beuren arteko edozein baiņo
geiago maite gaituzte.