inprimatu
"Maitena"-ko partida
Izenburua:
"Maitena"-ko partida
Sinadura:
Harri Churi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harri Churi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
503.zk.
Orrialdea:
4

"Maitena"-ko partida

 

Harri Churi

 

 1

 

 Hemeretzi ehun-ta hirur hogoi-ean,

 Otsaileko hoigoi-ta zortzi igandean,

 Donibane-Lohitzuneko trinketean,

 Ogueta eta Haran elgarren artean,

 Ezin ahantzia den partida batean.

 

 2

 

 Ogueta espaņola hainitz aphatua,

 Eskualde guzietan baita famatua,

 Kontrario guzien hezten usatua

 Buruz-buruka Haran horri zen lothua,

 Frantsesaz izan baita orai garhaitua!

 

 3

 

 Lehoin batzu bezala biak dira lothu;

 Aintzinean lehenik Haran abiatu;

 Espaņolak hamasei-etan harrapatu...

 Berritz ere frantsesa airoski partitu:

 Hogoi-ta hiruetan baitira adostu!

 

 4

 

 Hortik Oguetak dio abantaila artzen;

 Haran hasia baita iduriz ahultzen,

 Ez baita horren gatik batere lotsatzen,

 Kuraiekin zaio pilotari lotzen,

 Berrogoi-ta bortzetan baitira berdintzen!

 

 5

 

 Berritz berdindurikan berrogoi-tai seira,

 Haran lehenik heldu da azken pondura:

 Indar izigarrian bertzea gainera;

 Haran-ek airetikan azken errefera

 Taulaz igorri dio trinket gibelera...

 

 6

 

 Partida zer izan den orai mintzatzeko,

 Eskas baitira hitzak ongi erraiteko

 Bi oren eta erdiz horrela artzeko,

 Hor izan den bezenbat jende choratzeko,

 Bakhar baita ikusi eta ikusiko.

 

 7

 

 Bote izigarriak, erreferak ere!

 Marra, pareta ttipi, taulan eta sare,

 Gibeleko paretan berdin airez aire,

 Errebot, punpa-laster eta punpa-sare

 Gehiago othe da izan behin ere?

 

 8

 

 Pondu butez Haran da jalgi lorios,

 Agertu baita zalhu, bai eta kuraios:

 Ez dute amor eman nihoiz amodtoz:

 Holako partidarik, nindazke kurios,

 Izan othe den pleka norbeit hasiz geroz!

 

 9

 

 Haran-ek eremanik badugu atsegin,

 Mugaz hunaindikoak baiginen harekin:

 Bertzeak galdu baitu pondu choil batekin,

 Ereman baitzezaken harek ere berdin,

 Bieri lore berak laudorioekin!

 

 10

 

 Eskerrik hoberenak bier, finitzeko:

 Egin duten haitadaz gira orhoituko;

 Biek irabaztea zuten mereziko;

 Bi gazte gisa hortan direno artzeko,

 Eskualdunen jokoa ez da ahantziko...


inprimatu