inprimatu
Etcheko chokhoa
Izenburua:
Etcheko chokhoa
Sinadura:
Harozteguy, G.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harozteguy, G

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
419

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etcheko chotkhoa

 

Harozteguy, G.

 

 Orhiko choria orhin lakhetik da bizitzen:

 Bere larre-sasietan ez-da hura unhatzen:

 Hau zen sorthu, han handitu, han hasi zen maitatzen

 Han bere umen artean gozoki du kantatzen

 

 Dohatsu harek bezala egiten dakiena!

 Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!

 Ezdu yakin nahirik zer den kanpoko ona;

 Bainan aldiz gozatzen du etcheko zoriona.

 

 Bego eta beko chokhoa oraino nor-berriari!

 Bego ait-amen etchola haur zuhur denari!

 Etchea bethi etche da, zenbat den itsusgarri;

 Kampoa bethi kampo da, zembatden edergarri.

 

 Etchean pena guziak dirade kontsolatzen;

 Etchean zauri minenak noratbait-ere lertzen.

 Irriak, solas gozoak, non dirade han baizen

 Gaualdera familia denean bateratzen?

 

 Familiako bizia, zein zaren plazertsua!

 Zutaz; gabetua dena, zeraz den gabetua! .

 Ume zurtza baten pare dabila herratua,

 Ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua!

 

 Zembat urrikari dudan bizi dena kampoan!

 Bera da beretzateko mundu hontan osoan;

 Jendez da sethiatua, eta da desertuan!...

 Laguntza onik ez duke bere behar-orduan.

 

 Ahaide tcharra hobe da ezenez atze ona;

 Atzeak ez-du balio etchekorik tcharrena:

 Hori da alde orotan kurri dohan errana;

 Bainan ongi aditzeko frogatu behar dena.

 

 Nik segurik zinez dakit nolako den kampoa!

 Itchura du ederr eta funts hainitz teharrekua,

 Etzaitela hari fidal leguna du mintzoa,

 Bainan gero sartzen dautzu ezten pozoatua.

 

 Beraz gutarik bakhotcha etchean egon dedin!

 Orhin sorthu balimbada, egon dadiela Orhin!

 ¿Zertako haimbertze urhats zorionketa egin?

 Etchean du zoriona nork-berak berarekin!!!

 


inprimatu