Nere irratitxoa
Aierbe Iraola, Joxe
Luma ongi zorroztuta,
IRRATIA gai artuta,
bertso batzuek jartzera noa
merezi ditu-ta.
Egun osoan piztuta
batzuk erdi zapuztuta,
gauean ere entzuten baitut
oean sartuta.
Goizean esnatutzean,
belarriaren ertzean
artuta entzun, naiz azkar jeiki
ordua jotzean.
Bein bat orrela oitzean,
gaizki gabe gelditzean,
orregatik nik eramaten dut
baņura sartzean.
Baņu-zuloko lanetan
goizeko ordu oietan,
badakizute eta ez noa
esatera zertan.
Ibili gabe ezertan
IRRATITXOA an bertan,
zeiņen ederki entzuten dudan
ixiltasun artan!
Albiste eta kantuak
edo beste asuntuak,
egiņez pozik pasatzen ditut
antxe minutuak.
Naiz ango pake santuak
minutuak kontatuak,
atea jotzen asten dira ta
orduan kontuak!
Lendabiziko ordena-
"irten aal dan azkarrena",
badakit larri iristen dana
ara datorrena.
Baiņa pozik zegoena
errespetatu aurrena;
iņoren onik ezin eraman,
ori da txarrena.
Ala irteten naiz andik
ia jantzi gabetandik,
iņork kejarik izan ez dezan
ortan neregandik.
Beartu gabe iņondik
esango ditut emendik,
ondorengoak okerragoak
baitira oraindik.
Irratitxoa bitarte
aspertuxea naukate,
gu bion aurka, etxe ontan zer,
demontre naukate?
Nik uzte ba'dut nunbaite
kendu egiten didate,
nunbait lotuta erabiltzera
beartuko naute!
Naiko aserre egunez
gauean zer esanik ez,
oe-ertzera eramateko
oitura dudanez.
Atzekaldea emanez,
bear danikan egin ez,
loak artzen nau nere IRRATI
kuttuna entzunez.
Aldamenetik: "aizazu,
bizio txarra daukazu,
gaurko naikoa entzun duzu ta
itzali ezazu.
Ze senar klase zera zu?
Zerbait pentsatu beazu,
kaso geiago egin ezean
alperrik naukazu".
"Leen, oroitutzen ba zera
amaika terdik aldera...
gaur egun ez dan bezelakoa
zan zure joera.
Orain leengoa atzera,
legezkoa da zaartzera,
baiņa azkeneko noiz egin gendun
goatzen al zera?"
"Nai baldin ba'dezu jakin,
aserre nago zurekin,
orrela ezin bizi gaitezke
biok alkarrekin.
Zure irratiarekin
esango dizut zer egin:
egunez entzun ezazu baiņa,
gauean nerekin".
Adiskidetu gaitean,
bizi nainuke pakean;
tresna kaxkar bat dala medio
aserre betean.
Doiņu polit bat astean,
ura entzun bitartean,
bion gustua egin daiteke
ederki batean.
|