inprimatu
Leon kurutxarri zenari
Izenburua:
Leon kurutxarri zenari
Sinadura:
Harinordoki, Jean L. (Laka)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harinordoki, Jean L.

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1713.zk.
Orrialdea:
5

Leon Kurutxarri zenari

 

Harinordoki, Jean L. (Laka)

 

 1

 

 Ezagun baten heriotzeak ezartzen gaitu penetan;

 Adixkide bat galtzen badugu, orduan doluminetan;

 Hau da Baigorrin gertatu dena, jendentzat ustegabetan,

 Diot herriko izar bat kendu dauku Jainkoak bet-betan

 Léon Kurutxarri maitagarria hartuz bere besoetan.

 

 2

 

 Segurtamena orai badugu bazinuela maitale;

 Oi Kurutxarri, zu bezalako ez da naski ainitz ale;

 Urririkako lanen artetik, ofizioz tindatzaile,

 Elizarentzat zerbitzaria, Baleako su hiltzaiie;

 Beharra zuten jende guzier kontseilu onen emaile.

 

 3

 

 Gure herria zerbitzatzeko zonbat oren iraganak,

 Saririk deusik altxatu gabe, diru ta indar emanak;

 Aise gutio eginik dira geldituko bakarrenak.

 Bere herriaz amodiorik bihotzean dadukanak

 Estima bitza zure zerbitzu leial eta beharrenak.

 

 4

 

 Jakitatea haundi zinuen, eskola paregabea;

 Ez zakitener erakusteko erakasle bat trebea;

 Gaurko gizarte dohakabeaz ez axolarik gabea;

 Pentsamenduaren agertzeko sekulan ez herabea;

 Gure herriak sortzekoa du zu baino izar hobea.

 

 5

 

 Euskal-Herriak ikas ditzala zure dohain bereziak,

 Baitzinazkien ongi beraren aberastasun guziak;

 Hurbildik intresatzen zintuen mendi gaineko biziak,

 Hor senditurik zuk egiazko euskaldunaren graziak;

 Euskal umeak badira orai zure bihotzez haziak.

 

 6

 

 Euskal-Herriko ohidureri zonbat zinen atxikia,

 Beti maitatuz pilota, dantza, kantu eta antzerkia;

 Batzu ta bertzeen goresmenentzat zinauzkan hitz egokiak

 Gazte ainitzen sustatzailea, Baigorriko iguzkia;

 Zure bidetik jarraikitzeko badugu hor aitzakia.

 

 7

 

 Nolaz ez aitor oraino ere bazela zure beharra,

 Fedeak zauzun erreberritzen herriarendako karra;

 Nahi duenak so egin hor du zure etsenplu ederra

 Errespetuzko anai artea lortzea ez da okerra:

 Hori zen zure borroka eta zure helburu bakarra.

 

 8

 

 Mende erdi bat bizi izanik herriko amodioan

 Gure tokiko xoko mokoak eta presunak gogoan,

 Aberriaren aide jokatu zira bizitza osoan,

 Iparrekoa izana gatik ibili zira hegoan,

 Zure izana geldituko da eskual ixtorioan.

 

 9

 

 Zuhauk asmatu gauzek dauzute emana frango zorion;

 Nahigabeak ere noiztenka bazintuela zinion.

 Etortzen zinen jai aidietan ez zen eskas omore on,

 Ipuin kondari zuri begira zonbat aldiz ez naiz egon;

 Noizbait zu ganat etor gaitezke, beraz ikus arte Léon.


inprimatu