Alexandre Bergouignan
Harinordoki, Jean L. (Laka)
1
Ibar huntako haritz eder bat nola zeraukun erori
Orai bi egun barreatu da tupustez berri txar hori
Hainbat laguntza eta kontseilu emanik jende askori
Jaunak geriza dezan arima otoitzez gira etorri.
2
Asmatzen eta obratzen ditu iragan hainbeste urte;
Bide berrien urratzailea, ukanik aski bertute;
Bergouignan Jaunak atsedentzeko lasaitasunik baduke
Abiatuak zituen sailek jarraikitzaile baitute.
3
Herrietako ontasuneri behatzen bazakiena,
Mahastietan fede haundia betitik ukan duena,
Jende guziak ongi bizitzen ikusi nai zituena,
Gure eskerrik aditu gabe jin zaio azken orena
4
Gauden lurrean itzal gabeko gizonik ez dago nehor;
Beti maitale eta ahaltsu izaitea bain da gogor;
Bainan Alexandr, zure bizia izan da guziz emankor;
Zu ezagutu zintugun gaztek ainitz baiterautzugu zor.