inprimatu
Zortziak bat
Izenburua:
Zortziak bat
Sinadura:
Harguindeguy, Dominique
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harguindeguy, Dominique

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
435.zk.
Orrialdea:
3

Zortziak bat

 

Harguindeguy, Dominique

 

 1

 

 Bi pertsu nuzke eman laguneri

 Eta partikulazki hemen egoneri;

 Elgarrekin badugu, einik zonbait irri:

 Goraintzi bizienak nahi tut igorri.

 

 2

 

 Klasak egin ondoan «Orange» hirian,

 Algerian badira zonbait aspaldian;

 Bertze batzu partitu oraiko aldian:

 Elgar orok atzeman dezagun agian!

 

 3

 

 IRUBETAGOYENA, lagun alegera,

 Zonbait irri eginik juan Frantzian behera:

 Hir'indarrak hilen tik etsaiez leherra;

 Holako soldadoez Frantziak dik beharra.

 

 4

 

 Ez dut ez ahantziren DUHAGON tronpeta,

 Horek dik hemen egin ha nitz tarrapata;

 Bere soinu gochoaz bilduz jende, keta:

 Bai gehiago joko duk gerla pastu eta!

 

 5

 

 Urte jada joanik han nunbait Marocan

 SARÇABAL-ta ÇUBURU bizitzen Afrikan;

 Denbora pasatuz Fez eta Casablancan,

 Sekulan ez izanen hor «à l'appel manquants».

 

 6

 

 MICHEL eta JOSEPE, JAKES ta DOMINGO

 Lehen biak hemengo, bertze biak juango,

 Elgarrekin egiten irri, jauzi frango

 Ez jakinez oraino jantzatzen Fandango.

 

 7

 

 Eskual-Herriak ditu bi hitz behechiak:

 Izan dadin Eskuadi bethi «Bat zazpiak».

 Guk ere eman hitza, hartu ere chediak,

 Izaiteko orotan zinez bat zortziak.

 

 8

 

 Elgarren ikustea dugu esperantza:

 Armadan ez egiten eder gure gantza,

 Ardura janez, «couscous» eta atzar pantza:

 Etcherat itzultzea hoi da gure chantza!

 

 9

 

 Ene azken pertsua nahi dut berezi:

 Eskualdun gazteriari erranez goraintzi;

 Herrian geldituak ez nahi ahantzi,

 Bainan soldado denak gehiago merezi.


inprimatu