inprimatu
Hazparneko Bertsularien Eguna
Izenburua:
Hazparneko Bertsularien Eguna
Sinadura:
Han zen bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Han zen bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1133.zk.
Orrialdea:
4

Hazparneko Bertsularien Eguna

 

Han zen bat

 

 1

 

 Haparnera joanik izan naiz egun batez Arrosatik

 Bertsulari paregabe batzu kantuz entzutea gatik

 Dolurik ez daukat bihotzean erran behar dut zergatik

 Holako bestak maite ba trtut gauza ororen gainetik.

 

 2

 

 Alde huntako aipatuenak kausitu izan dira hor

 Mattin aheztarren ondoan Urepeleko Xalbador

 Sujetak izana gatik nahi baizen gaixto eta gogor

 Merezi duten apaindura bat emaiten dakite oror.

 

 3

 

 Mugaz hainditik jinak hor ziren Azpillaga Lopateguy

 Hoien ikustea gutartean ez dago segur goizegi

 Berriz ere plazerrekin nuzke nunbait nik aditu nahi

 Ixiltasunean egoiteko aise baitira onegi.

 

 4

 

 Arrossagaray Aintzilekoa ta Iholditik Alkate

 Mendiboure heletar hori ez dut hemen utziko aparte

 Horiek ere bertsu goxoak dener kantatu dituzte

 Beren talendu handiarekin denak harritu gaituzte.

 

 5

 

 Bertsu lan hori ene gostuko baita izigarri zaila

 Gazteak zaizte eta horretan baduzue abantaila

 Lagun maiteak segi zazute hartua duzuen saila

 Eskual herrian ez dadin galdu bertsu ederren uztaila.

 

 6

 

 Loyato ere kantuan ari izan da hantxe bakarrik

 Daukan bozarekin hunek ez du batere lagun beharrik

 Ikusi dut bai ene bizian segur kantari ederrik

 Izan daiteken hoberenari jaun hunek ez duke zorrik.

 

 7

 

 Nola utz aipatu gabe hemen, Carrere-Ospital gazteak

 Zer aire eta solas eztiak maitetasunez beteak

 Holako ainitz kar dezala Eskual-herri maiteak

 Izan diten goxo eta argi heldu zaizkigun urteak.

 

 8

 

 Bertze kantari batzu baziren deitzen direnak «Haizpetik»

 Xoragarriki arizan dira bertze guzien artetik

 Jaun zerukoa galdetzen dautzut nik bihotzaren barnetik

 Grazia hauk berriz entzuteko igortzea zeru gainetik.

 

 9

 

 Agur bero bat igortzen diot orai Michel Itzaina-ri

 Eskerrak ere bihurtzen ditut zuk egin duzun lanari

 Sujetak ongi eman ditutzu bertsulari bakotxari

 Zu bezalako gizon argia ez da kausitzen nun nahi.

 

 10

 

 Hazparneko jende eskualduna ez dut nahi nik ahantzi

 Orroitzapen goxo bat duzue zuek ene baitan utzi

 Elgar ikusteko esperantzan berriz bihar edo etzi

 Bihotz zolatik onhar zazue guziek bila goraintzi.


inprimatu