inprimatu
Hiru apez ditugu
Izenburua:
Hiru apez ditugu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1631.zk.
Orrialdea:
5

Hiru apez ditugu

 

 1

 

 Hiru apez ditugu

 egun ohoretan

 Ordenatu direnak

 zoin beren urtetan

 Arnaud Borotra orai

 hiru hogoietan

 Eskerrak Jainkoari

 diogula betan.

 

 2

 

 Xuhailbereko seme

 Joseph Lecuona

 Berroita-hamar urte

 harturik ordena

 Bikario erretor

 herritan egona

 Miarritze hirian

 kalunje duguna.

 

 3

 

 Ferreroineko Pierre

 hirutan gaztena

 Hogoi eta bortz urte

 apez egin zena

 Haurriden argitzeko

 Afrikan egona

 Eskolentzat Baionan

 denen buru Dena.

 

 4

 

 Herriko same ere

 Etienne Lecuona

 Berroita hamar urte

 Fraide egin zena

 Haurren moldatzailea

 Akizen dagona

 Luzaz gure artean

 atxik-azu Jauna.

 

 5

 

 Apezak behar dire

 Kristoz mintzatzeko

 Xahar eriendako

 Gazten laguntzeko

 Ait-amen sustatzeko

 Haurren argitzeko

 Otoitz egin dezagun

 Bokazionendako.


inprimatu