inprimatu
Hendaia 1990. Iparraldeko Eskolarteko bertsu lehiaketa
Izenburua:
Hendaia 1990. Iparraldeko Eskolarteko bertsu lehiaketa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
C
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2061.zk.
Orrialdea:
4

Hendaia 1990. Iparraldeko Eskolarteko bertsu lehiaketa

 

 7-8 URTEKOAK

 

Saroia Galarraga (Senpereko ikastola)

 

 Urtxintxa pollit bat zen

 oihanean egun

 Ezkur goxoak jaten

 lapinekin lagun.

 

Ximun Vikendi (Senpereko ikastola)

 

 Gure herri ttikia

 ederrena egun

 Iduzkia delako

 guzientzat lagun.

 

Maialen Mintegi (Donibane Lohizuneko ikastola)

 

 Aita ama eta ni

 baita ere lagun

 Joan gira zirkora

 denak oinez egun.

 

 4

 

Antton Deliart (Donibane Lohizuneko ikastola)

 

 Elefantea jin da

 Azkainera egun

 Ta plazan egin ditu

 asko asko lagun.

 

 5

 

Allande Licheratçu (4rrangoitzeko ikastola)

 

 Zaldi bat ikusi dut

 Miarritzen egun

 Biak jostatu gira

 izan gira lagun.

 

 8-10 URTEKOAK

 

Maialen Touyarou, Uztaritzeko ikastola 10 urte

 

 Amets egin dut atzo gauean

 galdu nintzela mendian

 Ikusi ditut bi begi zuhur

 iduriz ni jan nahian

 Handik hurbildu ta ikusi dut

 otso bat zelai erdian

 Momentu hortan atzarri nintzen

 izialdura gorrian.

 

Pantxika Eguiazabal, Hendaiako ikastola 9 urte

 

 Atzo gauean egin dut amets

 bihar zela nere lesta

 Eta batzu ziren dantzan beti

 besteak bertsua bota

 Neskak saltoka ibiltzen ziren

 mutilek jotzen pilota

 Ongi jolastu ta gero denek

 prestatu ginun txuleta.

 

Mikel-Jon Haramburu, Hendaiako ikastola 10 urte

 

 Gau hontan egin arien

 amets zoragarri

 Amets hortan ni nintzen

 oso bertsulari

 Ta gero irabazi

 kopa eta sari

 Diru gehiegi bait zen

 banatu elkarri.

 

Argitxu Camus, Mauleko ikastola 10 urte

 

 Nik atzo egina dut

 amets bat gauean

 Ametsa gertatu zen

 nonbait oihanean

 Hanko bidean nintzen

 ebiltzen bakean

 Eta hor bat batean

 erori ohean.

 

Amaia Saez, Baionako ikastola 9 urte

 

 Nik gaur bertan egin dut

 ametsa etxean

 Gizon gaixtoa nik dut

 amestu ohean

 Labana eskuan du

 bainan orroitzean

 Beldurra pasatuta

 esnatu goizean.

 

 10-12 URTEKOAK

 

Xabi Errotabehere, Uztaritzeko ikastola

 

 1

 

 Munduan nahi nuke

 kendu kutsadura

 Lot ditzagun batera

 indarra ta gara

 Atxik ditzagun garbi

 zerua ta lurra

 Elgarrekin igorriz

 bakea mundura

 

 2

 

 Izan dadin planeta

 argi ta ederra

 Zikin untzian ezar

 plastik ta papera

 Gauza errexetara

 ez gaitezen lerra

 Atera behar dugu

 bihotzetik herra

 

Mattin Agarrody, Arrangoitzeko ikastola

 

 1

 

 Polizi ainitz dira

 biziki gaixtoak

 Gainera jantziekin

 iduri zozoak

 

 2

 

 Mundu hontan sobera

 dira holakoak

 Haiek ikusi eta

 baditut malkoak

 

 3

 

 Dira ainitz dutenak

 ongi bizi dira

 Holakorik ez dugu

 guk nahi herrira

 

 4

 

 Pobre sobera bada

 Baionan begira

 Hobeki bait litaizke

 lanean balira

 

Arantxa Eyherabide, Uztaritzeko ikastola

 

 1

 

 Zer ari gira denok egiten

 gure mundu gaixoari

 Desagertzen da gure natura

 bai erranez zaramari

 Jendeek dute dena botatzen

 mendiei ta errekari

 Horrela segi eta mundua

 adio erran biziari

 

 2

 

 Gure haurñoek paper zikinak

 ez denetara botatu

 Laborariek pentze landetan

 ongailurik ez hedatu

 Lantegitako zikinkeriek

 behar dute desagertu

 Gure mundua behar genuke

 beti garbi begiratu

 

Mathilde Gracy, Donibaneko ikastola

 

 1

 

 Goizean eguzkiak

 jo zuen berina

 Nik pozik idikita

 ez zen atsegina

 Lantegi zikin hortan

 hats hartu ezina

 Aldatuko ginuke

 ministro bagina

 

 2

 

 Herrira joatean

 polizi tontoak

 Gazteak erematen

 lituzten gaixoak

 Nik eskeini dezazket

 zer muturrekoak

 Guri kaltegarriak

 gaizku holakoak

 

Maia Duguine, Hazparneko ikastola

 

 Gizonak dira nahiz

 hiltzen du natura

 Eta ere harekin

 bere egitura

 Hola segitzen badu

 munduan malura

 Natura hiltze hori

 dezagun burura

 

 2

 

 Gizon guziek dute

 maitasun beharra

 Ta ez izan munduan

 bizidun bakarra

 Denek lagundu behar

 gazte ta zaharra

 Bizian ez zu izan

 itsusi zakarra

 

 12-14 URTEKOAK

 

Argitxu Haristoy, (Aiherra) 14 urte, Xalbador ikastegia

 

 1

 

 Seaskak orain ditu

 hogei urte bete

 Hain urrun joaitea

 ez genuen uste

 Gogor atxiki dugu

 momentu hau arte

 Oihuka dezagun gaur:

 euskara dut maite.

 

 2

 

 Duela hogei urte

 ateak itxirik

 Hasi ginen borrokan

 armak bazterturik

 Han geratu ginela

 denak elkarturik

 Gauza berdinarentzat

 eskuak loturik.

 

 3

 

 Gure hogei urteak

 agertu ditzagun

 Begira ezazue

 buraso ta lagun

 Zuenlaguntza nola

 onartuko dugun

 Gure borroka segi

 bihar eta egun.

 

Amaia Beyrie, (Kanbo) 14 urte, Xalbador ikastegia

 

 1

 

 Duela hogoi urte

 sortu zen Seaska

 Jendea hasi bait zen

 lanean karraska

 Gure hizkuntza zaharra

 nai ginuke aska

 Horregatik ditugu

 biltzen asko kaska.

 

 2

 

 Euskara ez dadin hil

 lotu borrokari!

 Mugak egun batean

 kendu Euskarari

 Elkarrekin eginen

 aurre etsaiari

 Hizkuntza zabaltzea

 da gure opari.

 

 3

 

 Hogoi urte ongi da

 hor da ikastola

 Hizkuntza zabaltzea

 segitu harcela

 Denek ongi dakigu

 dela aski zaila

 Hala ere uste dut

 balio duela.

 

Pattin Alkhat, (Armendaritze) 14 urte, Xalbador ikastegia

 

 1

 

 Seaskak hogei urte

 bete ditu orain

 Lehen zen ikastolak

 zituen bi mahain

 Gaur ikastot ta mahain

 milaka honen gain

 Seaskaren gorputzak

 badauzka asko zain.

 

 2

 

 Seaskaren multzoa

 handituz badoa

 Honen gana heldu da

 jendeen gogoa

 Seaska tinta balitz

 zein al da margoa

 Lehen kideek dute

 merezitakoa.

 

 3

 

 Seaskak bete ditu

 aurten hogei une

 Zahar izaneraino

 badu asko epe

 Hor zulo bat badauka

 ta behar da bete

 Seaska loretegi

 loretuta zaude.

 

Lore Haristoy, (Aiherra) 13 urte

 

 Urte hontan Seaskak

 egin hogei urte

 Honen ospatzekotan

 pesta egin dute

 Denak pozik zirela

 nazkak gal dituzte

 Orain denek dutela

 ikastola maite.

 

 2

 

 Hogei urtez arizan

 borrokan ta gerlan

 Orai nahi duguna

 goratu ber mailan

 Hortako behar dugu

 bai asko egin lan

 Ez dugu gelditu nai

 presorik kaiolan.

 

 3

 

 Behar ba egun batez

 mende bat izango

 Ehun une ospatu

 denek dugu gogo

 Seaska egun hortaz

 bai ongi zain dago

 Hila izango naizen

 galdeketa nago.

 

Arantxa Oxandabaratz, (Gamarte) 13 urte, Xalbador ikastegia

 

 1

 

 Herri-Urratsera jin

 aurten ainitz jende

 Seaskak baiditu gaur

 egin hogei urte

 Horretara heltzeko

 zenbat buru hauste

 Gelditzen zaiguna da

 orain berriz haste

 

 2

 

 Orain arte ibili

 da beti Seaska

 Manifestaldietan

 oihu eta kaska

 Gure gibeletik zen

 polizia joka

 Hortara heltzeko guk

 izan dugu kezka

 

 3

 

 Duela hogei urte

 ikastola hasi

 Emeki emeki da

 laguntzekin hazi

 Jendeak baiditugu

 pixkat inharrosi

 este eskolan ere

 euskara irakatsi.


inprimatu