inprimatu
Hemeretzi ehun-ta-berroi-ta-hamekan
Izenburua:
Hemeretzi ehun-ta-berroi-ta-hamekan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
83.zk.
Orrialdea:
4

Hemeretzi ehun-ta-berroi-ta-hamekan

 

 

 1

 

 Hemeretzi ehun-ta-berroi-ta-hamekan,

 Uztailaren erdiko goiz eder batean,

 Pertsu berri hok zaizkit sortu bihotzean

 Eta kantatzen ditut omore onean.

 

 2

 

 Eskual bortuetako gain airos gozuan,

 Ari naiz, aro deno, neure artzaingoan.

 Osoki laketua ofizio huntan,

 Hoberikan ez baitut kausitzen munduan!

 

 3

 

 Etchola ttipi-bat dut hemengo bilgia,

 Athe bakar batekin, bai aski-argia.

 Hegatz ziloetarik atheratzen kua;

 Choko batean dauka neure etzangia!

 

 4

 

 Nihaur naiz nausi eta etcheko-andere;

 Lan guziak goizetik neure gain dirare:

 Ardu dieztin badakit, bai kozinan ere,

 Manatzalerik gabe nago neurez-neure!

 

 5

 

 Hiru auto baditut hamar urhatsetan,

 Lauak biltzen baigira arte-orduetan

 Kantuz, borrokan edo museko kartetan

 Libertitzea girare alegrantzietan!

 

 6

 

 Jauregirik ez dugu mendi mazeletan.

 Berdin gustuan gira gure etcholetan

 Ontsa jan, ontsa edan, othoitz bat artetan,

 Lauak egin ondoan, zer loa bortuan!

 

 7

 

 Agur bat finitzean artzain laguneri.

 Gauden leial Jaunari eta herrian!

 Bortuetan bederen gauden aintzindari,

 Hedoietan arrano-nausiak iduri!

 


inprimatu