inprimatu
Haur-botatzea
Izenburua:
Haur-botatzea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1509.zk.
Orrialdea:
5

Haur-botatzea

 

 1

 

 HAURRAK

 Ama maitia, othoi zuri nagiozü

 Zure seme nizala konsidera zazü,

 Hazi gei ezpainaizü bathaia nezazü

 Ene arimak hori galtegiten deizü.

 

 2

 

 AMAK

 Parti adi ba hortik, laido emailia,

 Ai! untsa jakin gabe mündiak berna

 Nahiz segür dakidan hizala enia,

 Pena zitadak oral hire izatia!

 

 3

 

 HAURRAK

 Adios aryen orai, oi ama maitia!

 Ezinago tristeki eizten dit mündia

 Ez zeitzü ahatziren egünko hiltzia

 Ametsetarik ere penatüren zira.

 

 4

 

 Perfosta jelki gabe hunen sabeleti

 Zelüko Jinko Jauna niagozi zuri

 Heben agertzen nüzü geroaz lotsati

 Zük bedere bihotzez nüzün urrikari.

 

 5

 

 Amak bezala otoi ez ni abandona

 Ez dezen sekülako malür eta para

 Orok laidatzen die amen bihotz huna:

 Nula batek diroke semia kondena?

 

 6

 

 Amatzera zaztenak, kasü egizie

 Ama baten krimari untsa sogizie

 Bihotza beti beratz edük ezazie

 Biziaren emanik grei ez dükezie.

 

 7

 

 Amak üken nü nahi berak destruitü

 Uhuria diala sekülako galdü

 Bedeziek zienin korpitzen zabaltü

 Amaren krima zeien ordian agertü...


inprimatu