inprimatu
Haur jostagailu
Izenburua:
Haur jostagailu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
324bis.zk.
Orrialdea:
4

Haur jostagailu

 

 1

 

 Urrundik heldu marrmutcha:

 Bi begi eta mustatcha,

 Lau hegal beltz, dena iatcha,

 Sei zango luz, moko hotcha...

 Heldu zaio haurrari,

 Zango belaunetan gaindi,

 Sabel bulharretan goiti,

 Eta muchu emanez zint-

 [zurrari...

 Kili, kili, kili!

 

 2

 

 - Zer du arroltzeak, Do-

 [mingo?

 - Arroltzeak gorringo.

 - Gorringoak zer ekarriko?

 - Chitatu ondoan, oilasko.

 - Oilaskoa norat joanen?

 - Merkaturat dute joanen.

 - Merkatuan zer eginen?

 - Dirutan truk erosiren.

 - Zertako ba diru hori?

 - Oilo gazte baten sari.

 - Eta zertako oilo hori?

 - Zeren den errule handi...

 (berriz haste)

 

 3

 

 Dulundun, dulundun,

 Gaua beltz eta ilhun.

 Dilindin, dilindin,

 Chilintchak aire arin.

 Dolondon, dolondon,

 Haur bat eta bi gizon.

 Delenden, delenden,

 Eia muga urrun den?

 Dalandan, dalandan,

 Behia Espainian!

 

 4

 

 Jufi, jufa, Kloskero!

 Eskalapoin horik oro

 Norentzat ditutzu gero?

 Ez othe dautazu balio

 Seaska baten iteko,

 Kitorik ere emango?

 Gantzola ohe-gaineko,

 Matalaz gisa lasto,

 Hau lo-tokia, gnimigno?

 

 5

 

 Manana eta Chabina

 Kochepa eta Gachina

 Lauek eskola berdina:

 Dantzatzen arin-arina,

 Matelak dena irina,

 Larrua legun-leguna,

 Burua chilo egina!

 

 6

 

 Firi, firi, aizea ihesi?

 Aderrek egiten hesi,

 Aizea intzirez hasi:

 Eniz hemen egon nahi,

 Hemen neskatchak itsusi!

 

 7

 

 Baratchuri, bipher-beitch, hirule, laudatzale, boska,

 seihal, azpi, zorri, berdelatzi, haztapar,

 

 8

 

 Mirula, zirula, zardanga, gardanga, tipula, zipula,

 itzui, mitzul, oker, poker, kirrun, karrun, pek.

 

 9

 

 Esku-mutur pollitak,

 Higi,higi, airean!

 Erakuts bost erhiak, 

 Bostak chutik gostuan:

 Pototsak, «agur gizon»;

 Bigarrenak «egun on»;

 Hirugarrenak «goraintzi»;

 Laugarrenak, «ongi bizi»;

 Bosgarrenak, amultsu,

 «Ene partez bi musu»!

 

 10

 

 Gau izigarri batean,

 Etche guzia airean,

 Bet-betan entzun nitinan:

 Zapetak marrumaz,

 Arropak marrakaz,

 Chingarrak kurrinkaz,

 Lumatcha karrankaz...

 Zeinatu nindunan,

 Denak ichildu zitunan.

 


inprimatu