inprimatu
Tinpla ez dugula izan behar
Izenburua:
Tinpla ez dugula izan behar
Sinadura:
G.N.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
G.N

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1384.zk.
Orrialdea:
5

Tinpla ez dugula izan behar

 

G.N.

 

 1

 

 - Tinpla, tinpla, zer ari, haiz

 Haize arau itzulika?

 

 - Zer ari? Beren iduri

 Egin nauten gizoneri

 egiten diotet ņika.

 

 2

 

 -Tinpla, tinpla, esker txarra

 Zerk eman dauk bihotzera?

 

 - Ipar haizeak emanik,

 Hotz gaitza senditzen dut nik,

 Gaixtatzen baitu bazterra.

 

 3

 

 Tinpla, tinpla, zer da bada

 Diokan bazter gaixtoa?

 

 - Gizonek gazte-ta-zahar,

 

 Bilatuz urhe-ta-zilar,

 

 Idor daukate gogoa.

 

 4

 

 - Tinpla, tinpla, urrunerat

 Zer entzuten duk munduan?

 

 - Borrokak ergelen ganik,

 Esperantxa loraturik

 Zentzu xuxenen artean.

 

 5

 

 - Tinpla, tinpla, sala zadak

 Nola xuxen gobernatu?

 

 - Ez izen ene iduri:

 Ez har haizea gidari;

 Zuk behar duzu manatu.


inprimatu