inprimatu
Kaliforniatik
Izenburua:
Kaliforniatik
Sinadura:
G.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
G.M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1045.zk.
Orrialdea:
4

Kaliforniatik

 

G.M.

 

 1

 

 Hemeretzi mende-ta hiroi-tamarrean

 Zonbait bertsu kantatzen berriz naiz abian

 Elizald'familia Frantzirat abian

 Piai on egizue guziek agian.

 

 2

 

 Ohore ta goresmen Emil ta Moņika

 Moldatu'zuelakotz famili pollita

 Adixkideak ere nun-nahi trumilka

 Batasuna lurrean oroz-lehen baita.

 

 3

 

 Bertze askoren gisa, orai zazpi urte

 Sort-herria utzirik, izan baita dorpe

 Zuen eginbidea nahiz ongi bete,

 Kalifornian zaizte egon orai arte.

 

 4

 

 Lau urte behi deizten hiru baratzetan

 Artoski bermaturik xede guzietan

 Urrats nekeak ere zatituz artetan

 Gostatu-gabe deusez baita mundu huntan.

 

 5

 

 Aspaldian hartze-uzue oraiko bakantza

 Gero hemen duzue zihauren egoitza,

 Adixkiden uzteak badu bere latza

 Deskantsuan zoazte alegre bihotza.

 

 6

 

 Bertsu hauk eman ditut gaur omor-onean,

 Ez adiorik eta bertzaldi artean,

 Goraintziak deneri gure izenean

 Eta partikulazki sort-herri maitean.


inprimatu