inprimatu
Biziaz gogoetan
Izenburua:
Biziaz gogoetan
Sinadura:
G.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
G.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1065.zk.
Orrialdea:
4

Biziaz gogoetan

 

G.L.

 

 1

 

 Lurreko bizi ezin aditu huntaz gogoetan nago

 Zonbait pertsutan arranguratu eginen naiz urrunago

 Zuzentasuna galtzen ari da orai gero ta geihago

 Horra zergatik noiztenka nagon gaua baino ilunago.

 

 2

 

 Zonbat dirade ezin biziaz nigarretan dagozinak

 Zonbat dirade beren herritik ihesi badoazinak

 Zonbat dirade besteen bizkar bizi errexa dutenak

 Zonbat dirade besteen bizkar bizi ta hilen direnak?

 

 3

 

 Gure Herriak seme alaba ainitz badu kartzeeltan

 Hoien burraso dohakabeak bizi nigar ixiletan

 Hobendun diren aintzindariak ohorezki igandetan

 Ikus ditaizke sainduen gisan mezakari elizetan.

 

 4

 

 Gure lur huntan balinbadago denendako ontasunik

 Zuzentasunez kanpo ez laike zinez aberastasunik

 Erraiten bada: «Ezin da izan osoki zuzentasunik»

 Alde jokatu behar ginuke baginu gizontasunik.

 

 5

 

 Zuzentasuna, azkatasuna, lurrean baitezpadako

 Biak ditugu beharrezkoak Eskual-Herriarendako

 Gudua luze izanen dugu bi hoien irabazteko.

 Iraun dezagun Eskual-Herria betikotz pitz-arazteko.

 

 6

 

 Zerupetako lano ilunak aizeak ditu urratzen

 Iguzkiaren argi zirriztek goibel artetik argitzen

 Gure bizian entsaia gaiten ilunpetik argiratzen

 Jaungoiko onak lagun gaitzala zuzentasuna obratzen.


inprimatu