inprimatu
Amodioa gauza ederra
Izenburua:
Amodioa gauza ederra
Sinadura:
G.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
G.L

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1073.zk.
Orrialdea:
4

Amodioa gauza ederra

 

G.L.

 

 1

 

 Amodioa gauza ederra denentzat altxagarria

 Gizon emazten bihotz barnean dagon maita egarria

 Ezin ditaike nolanai aipa hain baita zoragarria

 Guziz garbia badagolarik beti da maitagarria

 Zu ez bazina bizia laike luze ta etsigarria.

 

 2

 

 Amodioaz gaizki mintzatuz ez nuke segur ohore

 Maiteņo batek eman baiteraut bihotz barnean amore

 Emazterikan ez den etxean orai ez eta gero-re

 Ez dut ikusten amodiorik eztitasun ez omore

 Bizi huntako arrantzeeri harek damaiote lore.

 

 3

 

 Oi! artizarra baita zeruan izarretan argiena

 Ene maitea gertatua zait anderetan garbiena

 Enetzat zira paregabea, eztietan eztiena

 Ene gogoan sartua zira ta bihotzean barrena

 Zu maitatzeak hau atsegina ni baitara dakarrena!

 

 4

 

 Amodioan plazer batentzat milaka omen dolore

 Halarik ere maitasunari ez dut izan nai traidore

 Gauza batzuek baldin badute lur huntan ainitz balore

 Maitasunak du askoz geiago orai dut erran tenore

 Aita ameri haurren hazteko hak damaiote podore.

 

 5

 

 Zonbait alditan ikusten denaz nor ez ote laike izi?

 Aita et'amek seme alabak gaizki baidituzte hazi

 Mundu hunetan nahi baduzu elgarrekin ongi bizi

 Gure buruak behar ditugu maitasun onean hezi

 Bertze munduan dezagun denek goi-zoriona merezi.


inprimatu