inprimatu
Tripotaren alegia
Izenburua:
Tripotaren alegia
Sinadura:
G.A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
G.A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1615.zk.
Orrialdea:
5

Tripotaren alegia

 

G.A.

 

 1

 

 Jende beharrak ziren Pello ikazkina,

 Eta haren emazte Koxepa-Martina.

 Beren etxola zuten pezoinez egina

 Eta janari hotza: talo ta xardina.

 

 2

 

 Neguko arrats batez senar-emazteak

 Nakaizturik zaduzkan xardina jateak:

 «Gu beti miserian, asean bertzeak

 «Makur dira, zioten holako legeak!»

 

 3

 

 Sorgin bat sartzen zeie leihotik bernera:

 «Heldu naiz hiru gauzen zuei emaitera,

 Galda, zaitzue hiru, berex bat bedera,

 Nahi den bezain handi, deus ez zait sobera.

 

 4

 

 Pello oihuz hasten da supazter zokotik:

 «Ai, nik tripot bat banu, jan niro gogotik!»

 Tripot bat erortzen da panp ximiniatik,

 Jan on bat egin dezan Pellok oraikotik.

 

 5

 

 Martinak senarrari: «Zer Pelloa haizen!

 Ez hakiena zerbait hoberik galdatzen?

 «Balinba tripot hori, hoin lodi, hoin gizen,

 Sudurretik dilindan balitzaik gelgitzen!»

 

 6

 

 Martinak hitz horiek atera orduko,

 Tripota sudurrera Pellori doako.

 Kendu nahiz ari da «debru» ta «karako»!

 Sudurrarekin baizik ez du aterako...

 

 7

 

 Haur guziak ondotik, zakurrak saingaka,

 Lau zehe sudur heiez nola ez ahalka?

 Etxean ere nola andrea balaka!

 Ez diro ixil-araz han haren kalaka!

 

 8

 

 Azkenekotz Pellori burura zalo jin?

 Hirugarren galderik ez dutela egin.

 Sudur soberakin hoi dio suntsi dadin.

 Tripota suntsitzen da. Orai du atsegin!

 

 9

 

 Alegia hortarik ageri zaikuna:

 Askoren gutizien funts gabetasuna:

 Hautuetan dezagun atxik zentzu ona

 Ez gaitezen bilaka Pello ez Martina.


inprimatu