inprimatu
Lur-ikara
Izenburua:
Lur-ikara
Sinadura:
Guillemet, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Guillemet, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
945.zk.
Orrialdea:
1

Lur-ikara

 

Guillemet, Bernard

 

 1

 

 Agorrilaren gau eder batez, hegoa dantzan zabilan,

 Eta izarrak begi keinuka, ernerik zagotzin beilan;

 Gizonak aldiz estalgi-pean, ados loarekilan,

 Bainan jauzika xutitu ziren, harrituak ikaretan.

 

 2

 

 Ohe, kadera, mubleak oro, hasi ziren arraboska,

 Etxolak, etxe, gaztelu, dorre, guziak berdin saltoka.

 Debruen edo sorginena zen gau hartako guduka?

 Etzen debrurik ez sorginik han, bainan lurra dardarika.

 

 3

 

 Jakintsun frango bada Frantzian, bai eta ere munduan;

 Hetarik nehork deus ez asmatu, gcrtatu aintzin ponduan.

 Tresna ederrik badabilkate izarren inguruan;

 Guretzat guti on ditakenik dakite denen buruan.

 

 4

 

 Ari ziren bai bihamunean ikararen esplikatzen,

 Pastu ondoan haren bolaia nolakoa zen ikertzen;

 Galtzapeneren haunditasuna artatuzki izartzen.

 Nigar auhenen entzule bazen, nehork ez jakin xukatzen.

 

 5

 

 Jakitatea ez da ez aski Jainkoari paretzeko;

 Jakitateak, orguluz kanpo, beti gu ttipi utziko;

 Jakitateak ez du sekulan lur-ikara heziko:

 Zeru-lurren jaun behar litake gauza hoier manatzeko.

 

 6

 

 Lur-ikararen memento hartan, oi ene izialdura!

 Munduaren azken eguneko hauxe da gure mentura!

 Hedoi gainetan ikusiz heldu, Jesus, zure itxura!

 Nor da hemen asma dezakenik orduko denen latzdura?

 

 7

 

 O Jesus Jauna, zu etortzean, ikaratuko da lurra.

 Burrunbak eta zure ospeak sor-araziko beldurra.

 Zure argiak agertuko du nor izan den maltzurra.

 Lur-ikara baino lazgarria haren ondoko makurra.

 

 8

 

 Hilen artetik piztu zinean ikaratu zaukun lurra.

 Harekin betan agertu zinen bozkariotan mundura.

 Zure kurutzez, otoi egizu, azken mundu dardara

 Guretzat ere-izan dadila zorion haste segurra.


inprimatu