inprimatu
Eskaldun besterratua
Izenburua:
Eskaldun besterratua
Sinadura:
Guilbeau, M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Guilbeau, M

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
437

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskaldun desterratua

 

Guilbeau, M.

 

 Triste jarria desterruan,

 Orai noha kantatzera

 Zer dudan maite mundu huntan

 Dolu minez erraitera.

 Sort-herria!

 Lur maitia!

 Sekulan

 Bizian

 Ezin ahantzia!

 Adios! adios, mendi ederrak;

 Nihon parerik gabeak!

 Adios! adios, ibai bazterrak,

 Eta oihartzun emeak!

 Adios, Laphurdiko alhorrak!

 Adios, ene amoreak!

 Adios! adios, en-herritarrak!

 Adios, ait-ama maiteak!

 

 Denbora iragan ondoan,

 Orai dut orai ikhusten

 Ez-dela herria Sekulan

 Ez aski nihoiz prezatzen.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Guti nauk guti hitaz goza,

 Oi lur adoragarria!

 Hire minaz ene bihotza

 Hurtzen hari duk guzia,

 

 Sort-herria! etc.

 

 Hire orhoitzapen saminak

 Tristatu naik sekulako,

 Zeren ditudan maiterenak

 Hor utzi sorthu orduko.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Oi zerua zoinen eder den

 Ipharra garbi denean!

 Eta zoinen den goibel arren

 Mendebal hedoi denean!

 

 Sort-herria! etc.

 

 Hala-hala ene urtheak,

 Haian lehen ¡eder zirenak!

 Hi, begietarik galtzeak

 Ilhunarazi tik denak.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Helas! hi ganik urrundua,

 Oi herri haihitz ederra!

 Bihotz muinerako zaurthua,

 Ichurtzen diat nigarra.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Hala-nola du arrantzeak

 Zauri miñena gaichtatzen,

 Hala du ene doloreak

 Bihotzean ihardesten.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Ezin sobera maithatuzco

 Haran benedikatua,

 Hire ganik noiz arteraino

 Izane nauk urrundua!

 

 Sort-herria! etc.

 

 Lur atzeran laster da histen

 Lore ederren botea;

 Hasi orduko birlandatzen,

 Hala da histu enea.

 

 Sort-herria! etc.

 

 Zoinen garratz den desterruan

 Orai dut orai ikhusten;

 Ez-dut, ez-dut uste munduan

 Min dorpheagorik baden!

 

 Sort-herria! etc.

 


inprimatu