inprimatu
Andregeya
Izenburua:
Andregeya
Sinadura:
Guibert, Edmond
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Guibert, Edmond

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1623.zk.
Orrialdea:
5

Andregeia

 

Guibert, Edmond

 

 1

 

 Gauerdi da herriko-orenean

 nihun ez da argirik lurrean;

 ez daiteke mendian adi deusik,

 haizearen harrabotsa baizik.

 

 2

 

 Jautsia de loa begietarat

 xoil halere nexkatxa gazte bat,

 bere leihoan, gau hura bezain triste,

 atzarria dago orain arte.

 

 3

 

 Zazpi urte bate dire jadanik,

 joanez geroz maitea herritik

 eta huna urte bat Mariari

 ez diola berririk igorri.

 

 4

 

 Idorrean lorea laster histen,

 tristezian Maria hiratzen,

 ezpainetan-ja hil zaio irria,

 betea du nigarrez begia.

 

 5

 

 Urso batek, galduz geroz laguna,

 kantatzeaz eztitzen du pena

 andregelak, hegaztin bat iduri,

 Igortzen tu hitz hauk haizeari

 

 5

 

 «Joan denean, oraino haurra nintzen:

 «anaia bat hasik neretzat zen;

 «erreztun bat ait'amen aintzinean

 «eman zauten, adios erraitean.

 

 6

 

 «Orduz geroz, maiz egiten dut niger;

 «hain eder zen, hain erne, hain hazkar!

 «ez zuen ez mendietan parerik...

 «urrundu da... Nik ez dut berririk.

 

 7

 

 «Bihotzean dude bat dut sentitzen:

 «matea beldur naiz hil ote den!

 «nere ama gaitzak niri joan daut jaz;

 «oinazeak gabetu nau aitaz...

 

 8

 

 «Gelditu naiz neure amasorekin,

 «buruz buru gaude elgarrekin,

 «nik gidatzen ditut heron urratsak,

 «harek xukatzen neure nigarrak.

 

 9

 

 «Fedea dut Jaunaren baitan:

 «indarra dut hertzen otoitzean;

 «bainan ez de neretzat zorionik,

 «maitearen ez baitut berririk.»

 

 10

 

 Kolpez bortan jotzen du norbaitek:

 boz batek dio: «Idekazu, idek»,

 andregeia, boz hau ezagutzean

 xutitzen de, ikara zainetan.

 

 11

 

 Idekitzen du amasok atea,

 Mariaren han zagon maitea,

 «Oi Jeun ona!» et'altxatuz besoak,

 beneidikatzen ditu bere haurrak.

 

 12

 

 Iduzkiak argitzen du mendian

 Mari'orai ez de tristezian:

 elizako ezkilek bozki jotzen;

 andregeia egun de ezkontzen.


inprimatu