inprimatu
Haur baten beharra...
Izenburua:
Haur baten beharra...
Sinadura:
Ahamendaburu, Jakes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ahamendaburu, Jakes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2039.zk.
Orrialdea:
6

Haur baten beharra

 

Ahamendaburu, Jakes

 

 1

 

 Izar azpitan desira zoroz ferekak doaz jostari

 Gure leihoan ilunaz izu erresiņula koplari

 Gorputz xuriez jabetu ezin itzalak daude behari

 Itsas nagitik bortu gainera deus ez zain zor gauari.

 

 2

 

 Ene maitea izar eztia beha ezazu leihora

 Ikusten duzun haurra nigarrez jin balekizu altzora

 Gaur berean har dezakeguna ez dezagun utz gerora

 Horregatikan astiri oroz heldu nitzaizu ondora.

 

 3

 

 Zure begiak dira neretzat esperantzaren kandela

 Gauaz ispilu argiz iguzki fideltasun dariela

 Herri Iasaia da zure loa, mundu bat zure sabela

 Gaur ukan ezin biharko haurra zuregan sor dadiela.

 

 4

 

 Nahi ala ez elgar kondena ez ibilikan nehola

 Atseginetan goza gabetzen gure gabeaz kontsola

 Zaude ixilik ene maitea 'ta idukazu axola

 Noiz edo noiz da ostoz gabetzen urik ez daukan arbola.

 

 5

 

 Uhaitz eroak itsasoratuz ematzen diren bezala

 Ezinbertzean fidantzak noizbait du galtzen bere ahala

 Ene tristura ez ditaikea maita ezaren seinala?

 Suari ura den haur eskasak gurea hil ez dezala!

 

 6

 

 Soz ikus ahal urrundik dater maitamin haize gozoa

 Guren hunkitik ixil-ixila maitasunaren mintzoa

 Deus guti malta dezakegula ez izaitean zintzoa

 Amodioa dela itzalkor nola gaualdez eltzoa.

 

 7

 

 Amodioa ezin bizia zonbat den gauza krudela

 Beharrik nauzu luzaz aditu jean bainintzen bestela

 Bihotzetikan datorrenari nehoiz urduri naizela

 Elgar maitez gaur bihar bezala uros bizi gaitezela.

 

 8

 

 Nehor guti da zutaz bestalde nitaz mintzo dakienik

 Ene olerki oroetarik zu zirela eztienik

 Ai bertso hauen kantari banu haurtxo eder bat zuganik

 Zer nahi denik sinets nezazu nik zaitudala maitenik.

 


inprimatu