inprimatu
Bazkari on baten ondoko eskerrak
Izenburua:
Bazkari on baten ondoko eskerrak
Sinadura:
Ahadi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ahadi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
591.zk.
Orrialdea:
4

Bazkari on baten ondoko eskerrak

 

Ahadi

 

 1

 

 Chutiturik behar tut eskerrak bihurtu,

 Bazkaria untsachko baitut bururatu.

 Konpainia gochoan hemen naiz gertatu,

 Kozina bat charmanta zuekin jastatu,

 Segurki kosinertsak eskerrak hartze tu.

 

 2

 

 Apetitu chorrotcha baitut betidanik,

 Haren satifatzeak emaiten daut lanik.

 Etcheko anderea, egun zuk emanik,

 Ase on bat egin dut zintzurra legunik,

 Ez dut nik ezagutzen urosago denik.

 

 3

 

 Mundu huntan bakotchak bere ofizio,

 Laborari, ostaler eta notario.

 Jite berezi hori sortzetik dario:

 Kosinertsa on batek ez dia balio,

 Gogotik har nezake ez balitz kario.

 

 4

 

 Pobre sortu naiz eta pobre nahi bizi,

 Hargatik estomaka ez dut nehoiz hezi.

 Denak maite baititut, arrain ta ihizi,

 Orotarik jaten dut, deusek ezin izi:

 Holako kosinertsa ez duta merezi?

 

 5

 

 Choriak  ez du maite neguetan hotza,

 Berotasun gochoan bizi da ahotza.

 Bazkari hunek deraut altchatu bihotza,

 Harek baitaut berotu ene zintzur latza,

 Kantuz salatzen dautzut ene ezagutza.

 

 6

 

 Uda, minean gocho ureko hegia,

 Negu beltzean aldiz supazter argia.

 Zu hautatu gizonak chuchendu begia,

 Frogarik hoberena, ez dea egia,

 Ene lagunek ere gorri aurpegia.

 

 7

 

 Ez gira ez betiko gizonak lur huntan,

 Hortako nor edo nor badoa artetan.

 Hainitzak iziturik daude pentsaketan,

 Ni segurik juanen niz laster lorietan,

 Zu bezain kosinertsik bada zeruetan.


inprimatu