Sorterritik urruti
Gorrotxategi
-1-
O, Euskalerri zoragarria!
abesten dizut gogoti,
aspaldi ontan aldendurikan
bizi naiz zure ondoti.
Nere biotza, orra,
Euskalerri jatorra!
gogoan zauzkat nik beti,
aspaldi ontan, zoritxarrean,
bizi naiz onen urruti.
-2-
Danori agur esanda alde nun
ain urrutira etortzian,
sasoi onena nerekin eta
pena biotza betian.
Nik egin nun agurra
ta jaio nintzan lurra
ikusten det urrutian,
gorputzez Zeuta'n banago ere
biotzez zuen artian.
-3-
Len nuan alaitasun guztia
orain asi narrastutzen,
Euskalerriko anai maiteak
eztitut maiz laztandutzen.
Andik irtenda gero
gauz latzak egunero,
ez nau ezertxok poztutzen,
jaio nintzan lur bedeinkatua
eztet sekula aztutzen.
-4-
Ortik urrutiratzean beti
azaltzen zaio negarra,
bera jaio dan lur maite ura
alde bat utzi bearra.
Etzera leku utsa
euskeran gorde-kutxa,
ta Kantauri'ko izarra,
mundu guzian berdin-gabeko
gure Euskalerri zarra.
-5-
Ni bezelaxe euskaldun asko
onuntza etorri dira,
beren kabiak utzita danak
etorriak urrutira.
Geroztik degu amets au,
ta danok egun da gau,
etenik gabe begira
berriz noiz joango ote geraden
sortu giņaden tokira.
-6-
San Inazio inguruan gu,
emengoak bukatzian,
or gaituzute Euskalerrian
kristau jatorren antzian.
Danok pozez beteta gu
orduan esango degu:
egun txarrenak juan zian,
noiz poztuko gera ba anaiok
orduan poztu ezian?
-7-
Bear dan lekuan azaldutzen
degu bear ainbat kemen,
zorionean, ain begi onez
ikusten gaituzte emen.
Danok euskaldun izanda
alkarri esku emanda,
beti azaldu giņaden,
beldurrik gabe aitortzen degu
nungo semeak geraden.
-8-
Onenbestekin bukatzen det nik
gaurkoz artu dedan lana,
beste lau illabete barru ni
banijoa zuengana.
Arreba eta anai,
agur bero bat danoi!
ta au da opa dedana,
ondo ondo izan zaiteztela ta
danoi besarka bana.