inprimatu
Ilbeltza'ren ogeitazortzia
Izenburua:
Ilbeltza'ren ogeitazortzia
Sinadura:
Gorrotxategi, Jose Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gorrotxategi, Jose Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
260.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ilbeltza'ren ogeitazortzia

 

Gorrotxategi, Joxe Luix

 

 -1-

 

 Ilbeltza'ren ogeitazortzia

 zeņek eztauka goguan,

 izugarrizko berri eder bat

 zabaldu da Gipuzkuan.

 Munduko laisterkari onenak

 danak Lasarte'ra juan,

 baņa Aia'ko Maiz bizkorra

 lendabiziko lekuan.

 

 -2-

 

 Ai, Joxe Migel egiņa dezu

 marka izugarrizkua,

 lendik ere ba-nekin ziņala

 mutill arrigarrizkua.

 Ta orain egin dezun marka ori

 guziz txalogarrizkua,

 zure izenarekin batera

 jaso dezu Gipuzkua.

 

 -3-

 

 Danok zuri begira gaude gaur

 guzizko arpegi alaiz,

 benetan au eskeintzen dizut nik

 berriketan ari ez naiz.

 Era ortako marka aundiak

 zuk egin itzazu maiz,

 ta zure izena oso osorik

 geldituko da emen, Maiz.

 

 -4-

 

 Lasarte'ko zelai aundi artan

 bildurik ainbat pertsona,

 kanpoerriko laisterkaririk

 onenak etorri ona.

 Kanpokoak onak uste eta

 bertan eduki gizona,

 oraingotik artu dezu, lagun,

 galduko etzaizun sona.

 

 -5-

 

 Jun zan urtean leku berean

 sartu ziņan bigarrena,

 oņetako bat galdu zitzaizun,

 ba-gendun naikoa pena.

 Baņa aurtengoa eldu da eta

 iritxi zera aurrena,

 era orretan azaldutzen da

 abildadea duena.

 

 -6-

 

 Marka aundi bat egin dezu zuk

 jende danaren ustian,

 zein etzan poztu lenengo mallan

 Joxe Migel ikustian?

 Zure izena ezta zabaldu

 bakarrikan Donostian,

 baizikan ao-zabalka utzi

 dituzu mundu guztian.

 

 -7-

 

 Lenagotikan jakiņa nengon

 apartekoa zegola,

 baņa era ortako markarik

 ez gendun uste iņola.

 Orain nunaitan or arkitzen da

 sona aundi dariola,

 bein da berriro azaldu dezu

 euskaldunaren odola.

 

 -8-

 

 Iņork ezin litezke ukatu

 zuk artu dituzun sonak,

 urrezko letretan daude orain

 zure egintza sakonak.

 Bere saria merezia du

 saiatutzen dan gizonak,

 O, Joxe Migel, artu itzazu

 euskaldunen zorionak.

 


inprimatu