inprimatu
Hara gizona entzun ezazu
Izenburua:
Hara gizona entzun ezazu
Sinadura:
Gorrotxategi, Jose Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gorrotxategi, Jose Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1090.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hara gizona entzun ezazu

 

Gorrotxategi

 

 Hara gizona entzun ezazu

 nere abestian nota,

 ez dakit zauden zu oso sano

 edo burutikan jota,

 tamaina hortan zure bizia

 nola zindeke gorrota,

 zokatik behera zure gorputzik

 behintzat etzazula bota.

 burruka zaitez mundu honetan

 bizi bakarra dagota. (bis)

 

 Kendu ezazu zure barruan

 agintzen daukazun arras

 ta entzun zazu txantxangorrian

 kantua edo marmarra,

 piztu ezazu zure barruan

 esperantzaren sugarra,

 batzuek aita galduko dute

 besteak berriz senarra.

 horregatikan etzazu jarri

 familirako negarra. (bis)

 

 Zu esperantzan putzu bat zinan

 gaztea zinadenean,

 hemen errukiz txantxangorria

 gaur dezu aldamenean,

 zer pasatzen da zi urkatzeko

 adinik ederrenean.

 eutsi goiari, zabal bihotza,

 eta jarraitu lanean,

 eman zizunak kenduko dizu

 ordua datorrenean.

 


inprimatu