Euzkalerria
Agirrezabal, Andoni
1
Gipuzkoa, Naparroa,
Bizkaia, Araba
Laburdi, Zuberoa
Ta Beko Naparra.
Zazpiak bat eginda,
Gure aberri laztana,
Bai-ederra dala!
2
Donibane Garazi,
Maule, Donostia,
Gazteiz, Bilbao, Iruña
Ta Bayona ederra.
Or dituzu, euzkotarrak,
Uri nagusiak
Gure Esukalerri-an,
Baita politenak.
3
Beraz, maite ba-dezu
Zure zor-lekua,
Euskalerri-an dezu
Txokorik onena.
Begira mendietan
Euzko baserria;
Euskal-abendarena
Berton gordetzan da.
4
Gure baserritarrak
Gordetzen dituzte
Euskal-oitura zarrak
Alik garbiroen.
Ezta iñoiz galduko
Gure mintzoera
Euskaldun ezpañetan
Gotor biziko da.
5
Gorde itzazu, bada,
Euskera maitea,
Euskal-oitura zarrak,
Abesti ta dantzak.
Etzaitez iñoiz izan
Ezkergabekoa
Maite zazu gartsuki
Zure Aberria.
|