Zeruko biziaz
Gaztelu aita
UNEDER irazaile,
Ez galdaz, koilaz ere ez-tigarken
Goiko zorion-larre,
Lur eze-emakoien
Betiko poz-emaile yori, garden.
ULEDI urre guri
Lepo urdiņez yarein Lurrin-Lore,
Larre gozora digi,
Abail-makilik bage,
Artzat-Onak igan bere artalde.
Ta doala, zoruntsu
Darraizkan ardiak, ilezkor, Lili-
Lorez bazkatzen ditu:
Loredi eder, bizi,
Gero ta yanarren ernemiņ beti.
GERO mendi-mendian
Goi-oneruntz, pozkarbi uretara
Ba-daramatzi, bertan
Artzai ta bazka Bera
Ta zorion-ona dan main betera.
EGUERDIAN ortzeko
Gingara danez eguzki bizia,
Artaldeak, abaro,
Lo-kuluxka geldia
Egin garaiez, ots-dagi zolla.
ALBOKAK dabes ozen,
Ta ilezkor ezti barnera dario,
Urre baiņo besteren,
Suarren arenago
Yaurtiki, neurrige on artaraiņo.
Oi ots! oi ots! Nigana
Txintaren bat bederen baletorke,
Ta oro lotu, Zugana
Vaso al-ba-ninduke
Elkar baturik osotoro, Maite!
NEKIKE nun dagizun
Bazkalondoko loxusta gozoa.
Leotzetik yaredun,
Zure artaldegana
Noake aron ibilge zangoa.