Afrika ortan dago Fernando
Gaztelu
Afrika ortan dago Fernando
maitia det nik gogotik
tristura aundirik apenas dauka
soldadu egonagatik
gerrara juanda ortxen zaude zu,
eztaukazu broman paltik,
orra bi bertso emen zuretzat,
ai, Gazteluren partetik.
Zuek juanikan urtebete ta
bi illabete badira,
lendabiziko egin zenduan
Logrono'raņo salida;
gero andikan Afrikaraņo
gerra zebillen tokira,
gure Jainkuak osasun ona
eman deizula sikira.
Leku primerakoa dala
aditzen degu Logroņo,
trago ederrak eiten dituzte,
bai, or daudenak guk baņo;
egun batian esperatzen det
irixtia orreraņo,
egun arretan bete biar degu
ardoz lepo-leporaņo.
Konfiantzarik asko, Fernando,
banun Saikolan zurekin,
al dan guztiya saiatuta're
badago naiko zer egin;
egun batian, pena nuela,
egin zenduen aldegin,
onezkero zer mouz konpontzen zera
Afrika aldeko morakin?
Kintuak iņoiz permisuakin
etortzen dira etxera,
beren senide edo guraso
maitiak bisitatzera;
deskuiduan zu tamaņa orretan
porturatutzen bazera,
urik gabeko sagarduaren
paltan izango etzera.
Aizu, Fernando, emango'izkizut
bi edo iru abiso,
aurten sagardo balientiak
ere baditugu oso;
jeneral bati eska zaiozu
illabeteko permiso,
eskatutzeko ez dago lotsik,
emango dizu akaso.
Aizu, Fernando, orra zuretzat
jarri orrenbeste bertso,
beste lan danak alde bat utzi
ta ortan jardun naiz atzo;
zugatik asko kupitzen gera
Gaztelu eta Alpontso,
bisitatzera juango giņake
balin bazeunde onuntzo.