inprimatu
Ernandorena-ri
Izenburua:
Ernandorena-ri
Sinadura:
Goikoetchea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetchea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
93.zk.
Orrialdea:
4

Ernandorena-ri

 

Goikoetchea

 

 Zure idatzia artu nuen da,

 erantzutera nijua

 Azkar nai zenduela esan ta,

 luzatu dixut naikua;

 Nere idaztortza gaur bertsuakin

 idazitzen dijua;

 Lantei eder au jaio ezkero

 nola detan gogoua!

 Zuk esan dezun egun hortako

 gorde zazute lekua.

 

 Bertsolarien sariketa bat,

 zoazte ospatutzera;

 Ai zer pozikan elduko naizen

 ene anaien artera;

 Sei edo zazpi, osan dezunez,

 izango gera batera:

 Bata bestiari itz neurtuakin

 zein eran errakustera:

 goratziarren gure oiturak,

 aberria ta euskera.

 

 Onekin bukatzera nijua

 ez luzatzia gatik;

 Era ontako euskaldun jaiak

 maite diran biotzetik;

 Eskerrak milla, Ernandorena

 Egin dezan oarra gatik;

 Ohen erantzuna biali zazu

 noiz den jakitia gatik;

 Goiko etcheak agurtzen zaitu

 gaur Irati-ko menditik.


inprimatu