Gajua!
Gelbenzu, Ramon
(Azkoitia'ko euskal-jai-aldietan aldeera irabazia)
Etzait aztuko goiz eder ura
Ni nebillena baso alayan,
Nere biyotzen pena samiñak
Zerbaitzu aztu arazi nayan;
Nekazariyak gogoz jarduntzen
Zuten soruan nekezko layan,
Gero andikan ateratako
Ogi preskua jartzeko mayan,
Echadirako gauz biarrena
Nola astian ta nola jayan.
Iturricho bat aldamenian
Arkitutzen zan ¡zeñen eztiya!...
Non bere mur-mur zoragarriyak
Alaitu ziran biyotz guztiya;
Ur leyar ura ontzitu nairik
Gona gorri dun neskach garbiya;
¿Nola azpertu ari begira
Izarra bazan aren begiya?
Ordu ezkero, nere sentsuak
Zer naitarako ura du giya.
Non bizitzen zan jakin nayian
Jarraitu nuben bere pausua,
Ezin itzali nubelarikan
Amoriyuak sortzen dun sua;
Ezin achitu nuben iñola;
Arin zijuan nere usua,
Egaztiyaren eguen gisa
Aztindurikan bere besua
Arratz batian nik amets egin
Nuben aingeru eder gosu...
¿Nolatan ez det bada maiteko
Zerutik irten dan larroz ori,
Nere begiyak ikusi zuten
Orduezkero banago eri?...
Zoratzen nauka azpaldichuan,
Bañan iñondik ez da ageri,
¿Zergatik bada ematen naizki
Maite izanik pena abek neri
Gozotasuna beste gauzarik
Orain ezkeintzen ez diyonari?...
Iturrichoko uraren gisa
Dijuaz orain nere malkuak,
Oroiturikan baso artako
Lengoko pauso egindakuak;
Beragatikan ezin egona
Dauka geroztik nere kolkuak,
Zure oroitza ekarritzen dit
Egiten didan tupatekuak...
Laguntza zerbait emango aldit
Bizitz onetan gure Jainkuak!...
¡Zer egiya dan!... ¿Nola lezake
ikusten ez dun begiyak negar?...
¿Nola baratzan dagon larroza
Oso batian gelditu igar
Non da, ez duben aren zortena
Norbaitek austen gaur edo bigar?...
Argatik orain biyotza daukat
Amoriyuen su orretan gar,
Pena dedata azpaldichuan
Ez izkuztia gu biyak alkar!
Zortzi bat urte izango ziran
Iturrichora joan ez nitzala,
Beti oroitzen nitubelarik
Aur eder ura, ta ango itzala...
Amona bati galdetu niyon,
Ta eranzun ziran... ¡igaz il zala!...
(Igartzen niyon urte askuan
Bi itutzeko jayua etzala)...
¡Gure Jainkuak, komeni bada,
Bere onduan euki dezala!