inprimatu
Amak Jesus bere Haurrari agur
Izenburua:
Amak Jesus bere Haurrari agur
Sinadura:
Gazteluzar
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1220.zk.
Orrialdea:
4

Amak Jesus bere Haurrari agur

 

Gazteluzar

 

 1

 

 Zeruko Errege puxanta,

 Amaren sabel saindutik

 Agertu zenean munduan

 gorputz batez beztiturik,

 Hala nola altxatzen batte

 itsasotik iguzkia,

 Hune Amak nola zioen

 Iduki solas eztia.

 

 2

 

 Finean begietan zaitut,

 Amaren seme maitea!

 Utzi duzu ene gorputza,

 preso zinauden etxea.

 Izatu dugu ilunpean

 karzel ttipitto batentzat,

 Zuk behar zinduen lekua

 

 3

 

 aldare eta tenplutzat.

 Arren, Jauna, sofri nazazu,

 zuk eman libertatean,

 Pause zaitzadan, ene Haurra,

 Amaren bular-gainean.

 Eta barka diezadazu

 hartzen dudan ausartzia

 Ene amudio handiak

 ematea darot kuraia!

 

 4

 

 Bainan, o haur maitagarria,

 zure Amaren besoek

 Benturaz eztute balio

 hanbat nola establiek.

 Nola deituko ore zaitut:

 Jainko Aitaren semea?

 Ala, zarela erranen dut

 Dohatsu Dohakabea?

 

 5

 

 Jainko guziz puxanta zare

 zeruetako glorian:

 Haur paubre baten gisa zare

 Betlemengo establian.

 O Jauna, printze dohatsua,

 ene Jaungoiko handia,

 Bainan Haurra, o haur flakoa,

 eta ene haur ttipia!

 

 6

 

 Zer plazer zinduke? Sehaska?

 ala plazer aldarea?

 Aita deituko ote zaitut,

 ala deituko Semea?

 Irakats diozozu, otoi,

 Amari eginbidea

 Nigarrez zer galdatzen duzu?

 Intsentsu, ala esnea?

 

 7

 

 Zure minen soslegatzeko

 ohoratzen tut, Maitea,

 Zure flakotasuna behin,

 gero zure boterea.

 Egiazki zure Ama naiz

 Balte Neskatoa ere

 Beraz zor darotzut Bihotza

 eta zor beraz ohore.


inprimatu